Idazti Berriak
«Kristo'ren Antz-Bidea»
Kerexeta
(Kempis). - Aita Pi karmeldarrak euskeratuta. - Gazteiz'en. 1956.
Ona emen Erdi-Aroak itzi euskun kristau-mistikaren erakuski sakon bat: Kempis'en «Kristo'ren Antz-bidea» idaztia.
Praille-etxe bizitzan izan da sortua ta idatzia, ezpaiteke, ta bizitza aretarako eratua ta egiña. Baiña, gaiñera, guztiontzako bere, pozkari, laguntza ta zuzendari izan daiteke, ain sakon eta gizon-arauz eginda dago-ta. Iñoiz irakurri izan danik psikoloji-gogarterik lan beteena da. Iñon ez da ezagutu gizona liburu onetan baizen argi, gizona ta gizatasunaren zoritxarrak aren biozketa edo sentimentuetan., oldozkunetan, egintza guztietan; gizadiaren barren-barrena ikusten da billosik, argi, garbi, bigun, biozki...
Apaltasunaren idaztia da, ta, beraz, egoki bere egoki datorkio bere idazburua; bai benetan eta zuzen «idazti kristarra» deitu daikegula. Gizona zerbait eratzi edo beratzen ba-dau bere, aren burua obeto ezagutu dagian da, ta atsegiña ta poza, bere, emoten dautzaz gurutzearen oiñetara bultza eragiñaz; antze idoroko dauz benetako bakea, poza ta atsedena-ta.
Ainbat izkeretara izan-da biurtua Kempis'en idazti au, ta millaka argitaratzeren bidez mundu zabalean oso ezaguna da. Euskeraz, bere, amar-amabi aldiz argitaratu da. Gure biurtzailleak irugarrenez atara dau bizkaieraz: lenengoz ta bigarrenez, 1926 ta 1936'garrenean, Zornotza'n (B.), «Jaungoiko-Zale»'ren irarkolan. Azken au, Onaindia Abaren atari laburrez datorkigu, ta beronek ezarri dautsaz otoitz eta eraspen batzuk, esku-liburu-antzera erabilli daikegun. Beraz, irutan zatituta dago: I) Otoitzak, (goiz-gabekoak, Autortza, Jaunartzea, Meza santua ta gogozko otoitzaren azalpen laburra); 2) Kristo'ren Antz-bidea; 3) Eraspenak (Gurutz-bidea, Jose deunaren zazpi igandeak, eta abar).
Zer esan daikegu Aita Pi'ren euskeratzaz? Euskera ederra, bikaiña, garbia ta erraza darabillela, ta ikasien euskera gaiñera. Jakiña, beste gaietan legez, idazti onetan bere, teknika-itzak erabilli bear izan dauz, aszetika ta mistika-itzak, batzuetan ulergaitz izaten diran teknika-itzak, izkera guztietan jazoten dana. Bear bada, itz batzuen erderazko biurpena parentesis-barruan ipiñi ba'leu, egokitxoago, argitxoago geratuko ziran esakuntza (frase) batzuk.
Bestaldez, eta ulertzearen omenez, itz batzuk laburtu egiten dauz, e.b., be (tambien), bere'ren ordez; ezebe = ezer bere ez (195 orr.); barik (sin) = bagarik (eta «baga» bakarrik obe); bidebako (326) = bidebagako... Azkue jauna tamalez jarten da bere «Morfologia Vasca»'n, (680-681, eta ikus bide batez bere «Gipuzkera osotua», 106-107 orr.), adizki (flexión verbal) batzuk galtzeko bidean doazalako, guztiz galduta ezpa'dagoz. Pi abak jakingo eban au ondotxo bere, baiña askotan naiago izango eban bestetara ipintea liburu onetan, guztiak ulertu egikeen. Eta onela diñosku: «Beragaz batean ilten bazara, beragaz biziko zara» (198) = «Beragaz batera il ba' zaiz... zuzenago. Beste batzuetan, adizki ezbardinak (anormales), edota oso gutxi oituak (limitadas) darabiltz, adizki garbiak itzita, e.b.: yatorkon (259), datorkion'en ordez; izan gintekez (96-97) = izan gaitekez; arrotu ninteke = arrotu naiteke; ezin egin leikela (96) = ezin egin daikela; zer egin leiketzue? (323) = zer egin daiketzue?. Indikatiboko adizkiak subjontibokoak erabilli bearrean: Bizi zarean artean (313-318, mientras vivieres) = «bizi zendizan artean»..., jatorrago, euskerazkoago. «Jarraitu» aditzak, datibo eskatzen dau: jarraitu beist (207), ondo; geroago barriz, «jarraitu nagizu» diño, (39i) = jarrai (tu) egidazu edo egistazu. R'ren osteko epentesis, ez da «a» izkia izaten, «e» baiño: dakarran (391) = dakarren.
Baiña pitxinkeritxo oneik ez dautse ezertxo bere kentzen bizkaieraz idatzi diranetatik liburu ederrenetariko oni.
Ba-dogu, bizkaitarrok, non asetu gure gogo edo arima idazti bikain onegaz, Aita Pi ta Onaindia trebe ta nekaeziñari eskarrak
|