Itz-Neurtuz
Gizatua amoretsuan
Arratetiko bat
Vulnerasti cor meum.
Canticum. 5,9
Gizon ein nintzalakuan
dotenetik erne bizarra,
da emen, aita, arin negarra
zerbait ausita barruan.
Denbora batetik ona,
zegozer nere biotzian
ez da lengo egonian,
ez dakit txarra ala ona.
Pentsamentu bakar batez
beterik daukat burua,
deiran gabaz galdu lua,
da egunaz, esnatzerik ez.
Argitan banitz bezela
begi zabal amesetan;
goitik nere kautakuetan
uste zoratu ein naizela.
Neretzat len zidurixan
munduak gauza erreza,
ba onetariko nai-eza bizixan
jakin nik zer zan.
Jolasak oin tristuria,
ta onek desta arin negarra,
ta baskarrek egon biarra
ni neu ta nere arimia.
Ba nere arimian etxian,
gauzen neurri desiuak,
ta opa ez deirana munduak
dot nai beste an utsian.
Ala, mila ipoin-konta
eder badituraz nik beragaz,
naiz egun da nai gabaz,
bestek ardura ez da ezer.
Kontu onen gora-beria,
dakiran baten biotzian
banintza, edo, a nerian,
zer poz litzaken guria.
Zer guri aberastasuna?
Zer or dabilena aunditzat?
Baztar bat naiku' guretzat
ta bixon alkartasuna.
Baina, ai, ames bat au dana,
ta ni, mundu ontako umia
Jaungoikotzat nun dan urria,
antxe ibili biar dorana.
Inguruan, dana saskarra,
loikerixia ta guzurra;
bata bestian bildurra
eta borondate txarra...
Nori artara Uda-barriko
destazen lorak biotzak?
Zeinek ditu aintzakotzat
artuko da ez alperriko?
A, nere ames gozuetan
beitan doran irudia.
Balitza esaten jabia
ez naizela amesetan.
Ni koitau onen iletak,
barru-triste ta nai-ezan,
osatzia litzake erreza,
banau areri bai labur bat.
Ta genduke ala lurrian,
zorionekuen Zerua,
bizi betiko gozua
garala alkarren urrian.
|