Itz-Neurtuz
Zaldiz zeruan
Stan Jones
euskaratzailea:
Mirande'tar Jon
Stan Jones'en musika ta ingeles-itzak.
Unai-elezar bat
Bing Crosby'k abestua
Mirande'tar Jon'en euskal-itzak.
Unai zar bat zaldiz zoan ekaitz-egun baten
Bid'erditan egon zan gaiñ batean ats artzen
Batikbat zun millaka bei begi-gorri' kusi
Zeru itsak zear korri. Odeietan goiti.
Yipi yiyay Yipi yio
Sorgin-beiak zerun...
Markak gori zituten bai et'arnasa bero
Adarrak beltz dirdir eta perrak burdiñezko
Bildurtu zan trumoi antzo ziralarik pasa
Zaldizkoak atzetikan bai'zebilzkien, deika
Yipi yiyay Yipi yio
Zaldizkoak zerun...
Izerdiz blei, begiak lor, arpegia zurbil
Gogor dabiltz beiok bildu naian et'ezin bil
Zeren beti bear duten zaldizkatu zerun,
Zaldiek su daritela... Aien deia entzun
Yipi yiyai Yipi yio
Sorgin-zaldik zerun...
Aren aurrez pasatzean batek zion ots egin
«Arima gal ez dezakan ibilliz gurekin
Biziera gaur alda zak, ezpa bai'duk bear
Sorgin-beiak biltzera yin zeru oriek zear
Yipi yiyay Yipi yio
Sorgin beiak zerun
Zaldizkoak zerun...
|