L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Peccavi super numerum arenae maris

Irisarri

 

Eztezaket uka, ene Iainko bakar:

anbat anbat aldiz bekatu egin dut,

zure aitzinean lotsa galdu dizut,

zure uztarria egotzi dut zakar.

 

Itsas-bazterrean zenbat are legar,

zenbat belar-izpi dauden lurrean xut,

nik aldi geiagoz egin nizun axut,

zure aserrea izekiz su-ta-gar.

 

Zuri egin nizun oben, bai zerorri!

orain aitortzen dut burua kur apal,

ahalkez ta damuz aurpegia gorri.

 

Ai! nere begiok zeruko aldera

goratzeko ere lotsa naiz ta makal;

barka, barka otoi! Iainko gogabera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.