Itz-Neurtuz
Bonaparte'ri bertso berriak
Jaureguiberri
Bidegarai
Jaureguiberri ta Bidegaray apezak onduak
Kantu zazu, Eskalduna
Errepika goraki,
Munduko Printze lehena
Gurekin da lañoki;
Printzeari eskaintzeko
Zer ginuke hoberic?...
Zortzi perxu kantatzeko,
Eskaraz moldaturik.
Laudorio-Laudorio
Gure Yaun Printzeari!
Amodio! Amodio
Maite Gaituenari!
Hainitz urthez bizi zaite,
Yauna, gure artean!
Eskaldunak egon bite
Bethi zure menean
Iguzkia dabilano
Lurraren inguruan,
Gizonen arraza deno
Hedaturik munduan,
Napoleon aiphatua
Doha mende orotan,
Ohorez inguratua
Lurreko bortz phartetan.
Zembat gizon-tu erretzen
Ontosun-egarriak!
Bertze zembatak herxatzen
Gora jarri-nahiak!
Jaun Printzeak ez ezkatzen
Ontasun ohoreak;
Handik ditu merezitzen
Batzu' eta bertzeak.
Oi Printzea, zerk zabiltza
Eskaldunen ondotik?
Zer dukezu esperantza,
Jauna, gure aldetik?
Gure mintzaya zaharrak
Zu zaitu espantatu,
Haren ikhasteko kharrak
Eskaldunen Printzetu.
Eskaldunen Jaun Printzea,
Othoi, laster egizu,
Gogoan duzun chedea
Beterik emaguzu;
Zure liburu berriak
Noiz du distiaturen?
Zure mintzaya garbiak
Munduan argituren?
Jaun Printze bat arguizale...
Esker ona emogun!
Eskaldunen irakazle...
Orok entzun dezagun!
Hark erranak bihotzetan
Ekhar axeginekin,
Eskal-Herri guzietan
Haren izenarekin.
Aitek dute khondatuko
Asko menden buruan.
Haur gasteak arguituko
Liburua eskuan.
Beha, nere haur maiteak,
Zabal ongi begiak.
Ikhus gure Jaun Printzeak
Utzi daizkun argiak.
(Baionako egunkari batetik ietxita Vilallonga'tar Joseba
euskalariak ekarri dizkigu bertso-berriok. Eskarrik asko.)
|