Itz-Neurtuz
Otsua t'arkumia
Arratetiko bat
Ad rivum eundem...
Phedro.
Ibai korrontera,
egarrixa illeta,
eldu dira batera,
Otsoko ao-baltz eta
Bildots zuri ederra,
au bildurrez beteta.
Otsua zan goitik,
zurrustaka aua,
Arkumia betitxik
ixilik koittaua,
aiñ urra zarretik
a etsai garaua.
¡Zer arraixo abill i
neri ura loitutzen
sasikumiori!
orrua, aiñ zuzen,
zatar arek oni,
artzekuak asmatzen.
Naiz zurkatxtu (1) itz orrek,
au Txikin galdia:
¿Diñuana Bedorrek,
nola al da izatia,
ta zinistu zeñek
ura gorutz juatia?
Egixan indarrez
zintzua baleiteke
ixildu, Otsua ez:
¡Oiñ urte bete dala
orrua bigarrenez
jardu'eban nai ala!
¡Jauna, ondik jaixua
ez nintzan orduan!
Ba ire aita alua
orla izango zuan!
Au esanaz, Goikua;
¡zaz! Beku'n lepuan.
Pedro, Errom'arra,
zanian bezela,
neurtzen a ipoiñ zarra,
gaur be, badabela,
Indarrak zatarra;
beittu ba bestela
¡Ungrira!
1) Zurkatx = escarmiento bezela erabiltzen dugu Eibar'en.
|