L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo3300>— Euzko-Gogoa
(1956 gko. azila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Zoaz bakean!

 

Irisarri

 

Simonen etxean Iesus bazkaitarat,

Aren inguruan iendea multzuka;

ta ara non sartzen den an itsumustuka

andre bekatari gaizki aipatu bat.

 

Aozpez erori Aren oinetarat

ta asi da oieri besarka, musuka,

nigar-malkoz busti, bere ilez xuka,

ta urringai onez gantzutzen berebat.

 

Bertze maikideak marmar elkarrekin,

begiak iraultzen iguinez betizu

«Utikan, ematzar, likits, lotsagarri!»

 

Ta Iesus... gozoki aren alde iarri:

«Zure bekatuak barkatu zaizkizu,

zoazi bakean, ez berriz utsegin.»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.