Itz-Neurtuz
Aitaren urhatsak
Etienne Salaberry
Pim, pim, pim, pim, pamp eta pim,
Gure haurra gizon egin,
Ez baititu lakhet zurgin,
Edo hargin,
Haren sega, ezart samin...
Pim, Pim, Pim, pim, pamp eta pim.
Aita lurrean jarri zangoak zabalik,
Marteilu ukhaldika, segari gogotik.
Haurra lanerat hel zen: ohartzeak goizik,
Erranen arabera, ez baitu parerik.
Pim, pim, pim, pim, pamp eta pim,
Biotzean zer atsegin...
Gure haurra, eman dadin
Segarekin,
Tresna itzul, aho arin...
Pim, pim, pim, pim, pamp eta pim,
Biharamun goizean, muthiko gaztea,
Abiatu mendirat, urguluz bethea,
Sorbaldak gora-harro, mozterat othea.
Haurra beldurrik gabe, hain pollit ez dea?
Pim, pim, pim, pim, pamp eta pim,
Gizonduak, sega berdin,
Ezarri du, chorrotch hagin...
Urtheak jin,
Biloetan, jautsi irin...
Pim, pim, pim, pim, pamp eta pim.
Aitek arak dituzte, haurrer erakutsi
Haurrek aldiz aiteri, beharrik ikhasi...
Eskual-Herria hola, ez dezagun etsi,
Zahartze-gogorretik, dagola ihesi.
Pim, pim, pim, pim, pamp eta pim.
|