L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Nun Euskal-Erriaren nortasuna

 

Agirrezabal'dar Andoni

 

Ona emen euskaldun irakurle maiteok, garrantzi aundiko galderatxo bat, eta batez ere, gure egunetan erantzutekoa dugu euskaldun geranok, eta ez beste iñork.

        Euskal-Erri jator, zintzo ta ziñesmendun onek —Mundu ontako beste edonungo Erriak bezelaxe— baditu, berez, bere jatorrizko berezitasunak; eta berari soilki dagozkion berezitasun guzti auek, antxin-antxiñeko garaietatik, bere barnean sakonki sartutak.

        Baiña, ala ere, Erri bakoitzari jatorriz dagozkion berezitasun guzti auen arteko bat, zalantzarik gabe, norberaren izkuntza dugu garrantzi audienetakoa; beraz, gure euskerazaz mintzatzen baldin ba'gera, ta Euskal-Erri'arenganako orobatekoa zaigun aldetik, ori bera esan dezakegu, gure euskera zar, aberats eta mamitsu onen eragintasunari buruz.

        Ez ote da, alegia, Erri bakoitzaren izkuntza, beste berezitasunen aldean, garrantzi aundiagokoa? — Bai, noski, guretzat beñepein, ementxe dago Erri bakoitzaren beste berezitasun guztiak alik ongi ta garbiroen zaindu, eusi ta obetu ditzaken biderik bakar eta onena.

        Orain arte esandakoaz izkuntzaren garrantzia zein dan agirian egon arren, orain ere, ta beste aldetik, bere eragikerak eta Erri'arenganako duen eragintasuna azterkatzen saiatuko gera; eta azterketa onen bitartez gero ta argiroago ikusiko dugu, noraño jotzen duen bere agiriko eragintasunak.

        Zuenetako askorentzat oso ezaguna da, noski, Euskalerri'ko erdel-lurraldea, naiz Araba'koa, bai Naparroa'koa, ta edonola ere, ba-dakigu, esandako bi auen artaen Araba dana euskaldunez gutxienetakoa, bertakoak españeraz parra-parra egiten baitute. Beraz, Euskalerri'ko erdel-lurralde auetan Euskal-Erri'aren izkuntza galdu ondoren, bere gogo edo izpiritu bereziak aldeegin du. Orrela beraz, izenez eta jaiotzez gure errikideak diran oien artean. Zenbatzuek dira beren burua euskalduntzat dutenak?. — Ale ale batzuek eta besterik ez. Alan da guztiz ere, ez arritzekorik, gero, auxe; berak erderaz egiten duten aldetik, erdel-gogo izpiritua ere muin-muiñetan sartuta dute; eta orretxegaitik, euskeraz itz-egiten dutenai euskaldun izena bakar-bakarrik ematen diete.

        Goian esandakoaz oartu al-izan dugunez, Erri batek bere mintzaira galdutakoan, beste bateaz aldatuta, beretzat artzen duen mintzaira berriaren gogoa beretzakotu egiten du. Eta, ona emen bada, Erri bat beste batean biurturik, beretzat artzen duen izkuntza berriaren eragintasunaga tik. Beraz, ezin ukatu iñolaz ere, bertaz itz-egiten duen Erri'arenganako izkuntzaren eragintasuna.

        Beste aldetik ere, Erri bakoitzaren kulturari so-egiten baldin ba'diogu, berealaxe ikusiko dugu zein dan Erri bakoitzaren izkuntzari dagokion agiriko inarkuna. Erri bakoitzaren izkuntzak berak norberaren kultura lantzen du bereziki ta oroz gain; eta au onela danez, naiz Erriak, naiz gizasemeok gure izkuntzan bertan aurkitzen dugu gure kulturaren giltza, ta gure nortasunaren oñarria ere bai.

        Beraz, Euskalerria'an eginkizun dauden len-lendabiziko bi eginbearrak, auetxek dira: Euskaldunen artean euskal-kultura zabaldu, euskaltzaletu al-izateko biderik bakar eta oberena dan aldetik, euskal-kulturari ekin bear diogu. Eta, Euskalerri'ko erdel-lurraldean bizi diran erdeldun euskotarrak berriz euskeraztatu. Ona emen, bada egitekoa, gaurko egunetako Euskalerri'an batez ere, Euskal-Erri'aren nortasuna eusteko, eta orrelaz egiten baldin ba dugu, —euri-tantoa arkaitz gogorrenetan sartzen dan bezelaxe— euskal-kultura ere tinko-tinko sartuko da, ta Euskal-Erri'aren nortasuna gotor bizi-izango da orduantxe.

        Beraz, euskaldun geranok euskeraren zoria ta bere etorkizuna aintzakotzat artu bear dugu, gure zori ber-bera dala-ta Euskerara jo bear dugu, beraz, Euskal-Erri'aren nortasuna alderuntz dijoan bidea iritxi nai ba'dugu: eta gure izkuntza dan euskerak berak —eta ez beste iñork— gure Erri'ari bere nortasuna biurtuko dio.

        Abi-gaitezen, lenbailen, euskeraren alde lan-egiten; ez utzi biarkotz, gaur beratan egin bear duguna, eguneroko lana dugu euskerarena eta. Gure euskeraz ere egitekoa da, beste izkuntza guztietan egiten dan bezelakoxea. Orrela beraz, au onela dala; eta gerana gerala, baiña gutxienez, gure burua euskalduntzat baldin ba'dugu, gure izkuntza onen alde gogo beroz lan-egiteko asmo sendo ta bizi bat artu bear dugu lenbailen; eta euskeraren etorkizunari arretaz beterik so-egin, gure izkuntza txirotu ez dedin.

        Izan gaitezen, bada, euskaldun zintzoak, eta zuek guraso zeratenok, ez utzi, —zuen seme-alabaen artean,— euskeraen irakaskintza.

 

Gora Euskera!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.