L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Aberri maite-maitea utzirik

 

Iakakortaxarena'tar Txomin

 

Aberri maite-maitea utzirik

Uyel, nigar, odoletan,

Argentinako edaso zabal

ontako baztar batetan

neuk be ezin zinets bizi naizenik

Ogei bat urte luzeetan!

Biotza lauskiz... Ai! zenbat malko

Bakar ordu mergatzetan.

 

Beti asmoak, beti asmoak,

Itxaropenak ganezka;

indartzaleak noizko suntsiko

Jaunari beti galdezka;

Lotkezaleak noizpait garaille

alare guk lengo kezka...

Biotz gosea banda nai baikoz

ildumak beti eurrezka.

 

Gure armiñak ez du mugarik,

beti galdera larria:

«Oraingotikan ilko ote zaigun

Ausaz ilko aberria!»...

Gaur izper goxo xuxpergarria

Biar illots beltz gorria!

Gu Kisto legez abean dindil...

Urgaizten ezin abia!

 

Auxe ta bera, orra! agi zait ba

zurekin lagun kutuna

Biotz, arraiz gaur artua dizut

Praga'tik zure gutuna!

Etzan bakarrik orpoz-orpo zun

Leyaka beste laguna,

Biotza yauz zait, ark lekarkiket

yayoterriko oyartzuna.

 

Bi-biek datzaz mai baten gañan,

Niri kirika loxintzaz

Andregai biko lilluragarri

Biotzak txil-txill agintzaz;

Bi-biek eder ni nai gogaka

Txeraz, ereguz, urrintzaz,

Aldikoz elkar bekozkoz aoka

Nire aurrez ezin mintzaz.

 

Begi kliska bat eginik diot

Jasez nire errikoari...

Alki dedin, bai, adei izanik

Ain urrungo arrotzari;

Tatarka artu dut esku artean,

Adi, aren mintzoari...

Euskera goxoz irosor bait-nau...

Mendrezkak legez ezti dari.

 

Praga barneko nexka txairoa

Euzko soñekoz jantzia!

Nun ikasi dun, noizdanik dakin

Gure mintzaira eztia?

Aizen txanbelin, urgoi, irtirin,

Txeratsu, arrai, xuria...

Aota limuri, epel orregaz

Geldu naun, maite guztia!

 

Irrits lizunik pizten ez duten

beso txau otan luzaro

Amets goxotan lilluraturik

Sendal ar dizut abaro:

Praga'n euskeraz ari ba'dira

Zer ez nezaket itxaro?

Gure amatxo bizkor da ta

Lo dagidan, bai, atsaro!

 

Noizpait orratik lo goxo ortatik

naizelarik itxartua,

Zanpez mai-ertzean beste laguna

Tukuz, muxin, mindurua...

Jauki diotan lotsabekeri

Gorriaz txit gorritua,

Esku artean balakatu dut

Emanik biguin muxua.

 

Zer dizkit bañan, sumin garratzaz

Zizpil, kiskali ezpañak?

Zerk inarrosi, zupindi batek

bezela belarri-zañak?

Erbeste jantzi lizunak dakaz

Nire erri nexka lirañak?...

Atzerri anots eriogarriz

Jotorrika ao ezañak!!

 

Ilduraz, lorra!... oto gorria!

negar marraskak batera!

Etxean dugu Ama gaixoa!

urrunean danak txera...!

Aizkorri pean erra-semeak

Txerta ezinik erdera!...

Praga erdoki, urrun, barnean

Maiteki mintzaz... EUSKERA!!

 

Zure begien nirñirra etzait

nire oetan islatu...

Zure irripartxo xaloak ez dit

Betartea errañatu...

Lagun on orren biotz taupadak

Aspaldi nitun sumatu!...

Beyondaizula! ordañez lagun

Eskua orra luzatu!

 

Ona ba lagun, gure egoera!...

Beti itxaroak gañezka...

Indarzaleak noizko suntsiko

Jaunari beti galdezka.

Abean dindil Kisto bezela!

Ezin lagunduzko kezka!

Eriotz onek, Jauna, bai al du

Berpizte'egunik urrezka?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.