Itz Neurtuz
Arrieta-tar Lontxuri
16 urteko Iriondo'tar Joseba Mirena
Agur enetxo, lagun maitea
Arrieta'tar biotza.
gure barruko biotz-sarean,
zuritu ote izotza?
Oraindik, noski, urruti zegok,
urruti ala bearrez,
eta zergatik asiko gaituk
naigabetuta negarrez?
Naiz lenagoko eskutitxoa izan alperrik egiña,
ala ta guztiz ez duk ez ustu
nere maitasun-osiña.
Olerki otaz par egingo duk;
gaizki ba'daude barkatu;
biotz guztia emen jartzen dit,
alkar bizitz nai goratu.
Nik lenago lez jarraitzen diat
lan ontan ez jakinarren;
baña, maitea, erruki nitzaz,
ez nazak utzi baztarren.
Gogoratzen al aiz, aizak, Lontxu,
ogimalle giñanean
zenbat izketa kutungarriak
euskeraz gure tartean?
Baña orain... orain biok urrun
orra nun egoak arin
gugandikan ai! aldegin diguk
azken agurtxo batekin.
Illabete bat ez duk, oraindik
orixe jakin nuela,
nere buruak ezin sinistu
sinisgogorrak bezela.
Azkena noak ematera gaur;
ok biotzeko samiñak!
Begietatik ega ezinda
naigabe-malko samiñak!
Nere aldetik agurtuko duk
mesedez anai Gorgori;
zuen berriak jakin nai dizkit;
idatzi lagun oneri.
Agur, ba, agur, biotzeko Lontxu,
ire ordaña artean;
gaur baño geiago idatziko dit
naiko asti dedanean.
|