L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Kierkegaad'en azia Unamuno'gan lore

 

Berasaluze-tar Sabin

 

Kierkegaard-gandik zuzen-zuzen Unamuno-gana elduko zarie, baiña ez lenago Nietzsche-gan oztopo egin barik. Arnasa batek eusten ditu, ta bizi-minik gorienak itsatsirik daroez irurok biotz-barne sakonenean.

        Atzerritar biak gaurkoz alde batera itxita, zerbait esan dagigun, laburkiro, odol-anai dugun bizkaitarrari buruz. Errazoiaren argia, ta betikotasunaren biotzleia burrukan, ona emen, labur baiño laburragotan, Unamunok darabillaren philosophi-muiña. Biotza betikotasun-eske, «eztut nai il, ez; ezta nai-bere eztut nai; beti izan dut, beti, ta «neu» izanbere, ementxe ta oraintxe nagoan gaixo au...» (1) Eta beste aldetik buruak, eriotz-ostean, «ezerez» izango dala... Burrukaren gorria! Beti-izan-naia alde batetik, ezereza bestetik! Gizon gitxi arkituko dira munduan Unamuno-ren antzera illezkortasun-egarriak astinduta.

        Zelan aizatu aurkako diran sentimentu orreek? Aizatu ez-baiña, bere biotzaren bizi egiten ditu Unamunok leia zorrotz oneek, euren astinketan sarninduta bizi izateko. «Biotzagaz gauza bat, eta aurkakoa buruarekin diñoan gizona naz», idatzi eban bein bere buruaz.

        Beste toki baten, zera diñosku: Alper alperrik da, errazoi ta biziaren, erlijio ta philosophiaren alkargo ta batasun iraunkorrik billatzea. Zer da, bestela, giza-gogamenaren edestia, bizia ta errazoiaren burruka besterikan? Au, ura buru-bidetik eroan naiean; bestea, Bizia, errazoia zelan bizitu alegiñetan, bere bizi-leiari lagunkide izan dagion» (2). «Zelan ba, zabaldu errazoia biziaren agerpenera? Burrukarik gorriena auxe, burrukarik gogorrena errazoiaren kontrako biziaren burruka» (3). «Bizia tragedi bat besterik ezta, ta tragedi ori betiko burruka, garaipen, ez garaipen-itxaropen bako burruka» (4). Ta ez luzatzearren amaitu bearrean gagoz.

        Amaika bider agertuten da Unamuno-ren ikagarrizko idazlanean burruka itz au, ezti goxoa ba'leriokean...

        Izan-bere, ortxe dago bere biziaren orpoa. Bere liburuetan ezta besterik ageri. Nai philosophi egitean, nai eleberrigintzan, nai edozein lanetan, beti begi aurrean problema berbera: burua ta biotza burrukan... Eztago bere libururik sakonena «Sentimiento trágico de la vida» irakurtzea baiño. Bizi-yorana, illezkortasun-irritsa, ezerezaren lurrun-ikara, bere aultasuna, betiizan-nai-aierra: orra or bere zanetako odolaren gorria, ta bere eguneroko ogiaren goxoa...

        Kierkegaard-ek urrutik yoriko deadararren oiartzun dirudi, Nietzsche ta Dostoyewski-ren orruaren ideko gizatasunera-jite! Biotz-barruko burruka orrek, larri-min (angustia) damaio, ta Heidegger ta Jarpers-kin existenzialismu bidean sarturik, min ori gizon oroen erraietan irarrita dagoala, diño Unamuno-k. Eta bers lagun, geure burua ezagutzen dogula. Bizi bai bizi gareala, baiña min orrek eragin asteño, ez-jakiñean bizi ei gara; ez ei dazaugu bear baixen ondo geure burua. Min orrek ikutu, ondoren, ostera, geure biziaz oartzen gara, askatasunean geure jabe izateko.

        Kierkegaard-ek pekatuaren bidez adierazoten dau gure askatasun au. Ezkara gu aske pekatu egin arteño. Pekatuan, barriz, Jaunaren kontra geure burua jasotzen dugu, ta orduan bakarrik konturatuten gara altasun eta askatasun eder bat eskuetan dugula. Emetik yatorku ezistenzialistak
—bakoitzak bere eran— «larri-min» deituten dabena. (Heidegger-k «Dasein», «In-der-Welt-sein», «Geworfenheit», «Angest»... munduran izan, mundura jaurtia, larri-miña ta abar...; Sartre-k «La nausée», bizi-nazka ta abar...; Kierkegaard-ek, «Analyse del Angstphámones», «Sorge», pekatuak dakarzkun atsekabe-miña, gure ingurumariko gauzen estutasuna, t. a.; Unamunok «Sentimiento trágico de la Vida», batez bere, ta abar.) (5).

        Dana Jainkoaren utsa biotzean jasan bearra, dana burruka, dana miña, baiña jasapen-min orreetan euren atseden biziena. «Izkutuarekin asti baga ta aspertu barik burruka egiten daroak bizitza osoa; egunsentitik arrats-iñularreraiño Jaungoikoarekin burrukan egun oro.» (6).

        Jainkoa ukatzeak biotzean ixten daben utsa bete eziñean dabiltza gizajo ok! Nietzsche, Dostoyewski, Dilthey, N. Hartmann, Kierkegaard, Heidegger, Jarpers, Sartre, ta ezistenzialismu-jarraitzailleak oro, Unamuno-rekin batera, buztarri batean lotu geinkez, Jaungoikoa ukatu, ta goi-miñez jota, philosophiari eskatuten baidautse, Jaungoikoak bakarrik emon leuskioena: zeruko fede santua, illezkortasun-yorana ase, ta biotzean zorion eta pake erne-eragin al leiken gantzailua.

 

(1) «Sentimiento trágico de la vida», liburutik jasoa.

(2) Ibidem. Capitulo I'tik jaso itzak.

(3) Ibidem. Cap. I'tik jaso itzak.

(4) Ibidem.

(5) Egillen liburuetan ez-ezik, ikus liburu auetan philosophu oneen erakutsiak:

        Waelhens, A. de, «La filosofía de Martin Heidegger», Madrid, 1952.

        Alfonso-Fueyo, Sabino: Existencialismo y existencialistas». Valencia, 1949.

        Sciacca, Michele Federico: «La filosofía, Hoy». Barcelona, 1947.

        Ta beste ainbat liburutan...

(6) Unamuno, Miguel: «Mi religion», idaz-lanean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.