Itz Neurtuz
Nere Nerea
Urruzola'tar Estanisla
Nerea zera! Iñundik ere nere Nerea!
Zurea nazu ta, noski, zu nerea;
Zure ama bai-dezu nere emaztea!
Beraz, zure aita nazu nere Nerea!
Zerbait esan gogo dizut aita naizen ontaz:
Oraintxe, aur izanda koxkortzen bai-zoaz;
Laister, ludian zear zoazenean zure egaz,
Aitaren esanak ausnar ditzazun arretaz.
Ama magalean goza ta amari bularra
Edan zenion; amarengandik Jainko bakarra
Zala Jakin zenun (seaskatxo zarra
Pulunpaz zebillela itoaz zure aur-negarra).
Ama, seaskan arantz-onuntzko trakakoaz
Abesti xamur, eresi ezti, goxo ta beraz
Naasirik lenen mintza zitzaizun euzkeraz;
Zure aiton, asaben ta oien osaben izkeraz
Orain koxkortzen bazoaz, nere Nerea;
Loreak bakarrik dakuskitzu lurrean maitea,
Ta, ez da sail oien azpian arantz arkitzea,
Pozaz elkarturik sarri baitabil atsekabea.
Darraika dabilzun pinpilipaux ondotik
Zabiltzanean ta ikus igeska lorez-lorerik,
Ez zenuke uste iore-landa atzetik
Amiltoki legokenik eta eriotz makurrik.
Orregatikantxe nere lirak oar dagizu
Ludi onetan dana ezin izan loretsu...!
Margo ederrez apain dan pinpilipaux ez dezu
Betiko...! Nere esanetara kontu egizu...!
Zabiltz erakutsitako Jainko dezula biotzian.
Orain, koxkorturik, jostaketan zabiltzanian,
Ipuiketan, dendeketan, saltoka aritzian
Euzkera darabiltzula zure mingain txikian.
Batezere oroi zadi ene esanetara anitz bider
Andereño izatera irixtean... ta biderik ez oker!
Ardi larruz eztalirik amaikatxo muker
Ibiliko baitda gal nairik zure garbitasun eder!
Gero, ama izateko zori ba-damaizu Jainkoak
Ez aaztu iñolaz euzkaldun amen eginbearrekoak,
Ta zure amak zu bezela, zure aur mozoloak
Pulunpatuaz, euzkeraz kanta artu arte loak.
Onelaxe zabiltz! Emen, ortzurdin azpikoz
Dezazun zeru!; dezazun pake!; zaitezen poz
Garbia dedin zure soiñ ta gogo ez eriotz
Ta, goitik, zaitezen artalde oneko bildotx
Artzai Onak esan dizazun: «Ene Artaldera
Zatoz!; euzkeraz ere sar diteke Zintzoetxera!
Bertan, Ene Bildotx, pitxi, aingeru ta lorea
Izango zera, iñundik ere nere Nerea»!
|