|
Itz Neurtuz
Erio dut lagun
Udalaizpe
Une oro alboan,
erio, zaut lagun:
egunez eta gauaz
ez zabilkit urrun.
Nire ametsak oro
biur dira lurrun,
zerau egin baitzera
nere zain eta jaun.
Neregan il da beingoz
aurtzaro garbia,
itzali zan betiko
orduko argia.
Gaztetan biotza nun
sutan izekia,
iduri aurkez dudan
garmendi aundia.
Aspaldidanik nauzu
garako gizona,
urteok egin ninuten
adiskide ona.
Laztandu gogo zaitut,
erio amona,
zurekin bat eginik,
dezadan zoruna.
Masustak lez izan naiz,
aurtzaroan zuri,
biotzaren su-garrez
mutilletan gorri.
Aguretan beltz nauzu,
Gogoa egarri...
naizen au, erio orrek
noizkoan irentsi
|
|