Itz Neurtuz
Zure ezpainak iduri
Eusebio Erkiaga
Xistu egin dit udalenak,
xistu zee, eme, guri.
Txirintxoi zuri artean
arroxa gorri,
zure ezpaiñak iduri.
Ostoak kurika ari dira
adar mutturretan,
kolore billa dabiltz
belarretan.
berde-miñak jo bai-ditu erraietan.
Zelaien esnatu-bearra
negu-nagiak aterarik!
Berriz dator mendi-bertsolaria
kuku soiñu berdin
zuaitz zaarren atsegin.
Emen iritzar barrutian,
ta nere kaleko loretegian
erne dagoz tulipanak;
eta txirintxoi txuri-ubel artean
lirain, jori,
millaka arroxa gorri,
zure ezpain beroak iduri...!
Bilbon. 1956-an.
|