Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Onaindia'ren olerkiak—

 

Belakia

 

Onaindia

 

Argi-lore eguzkia.

Aren euritan, itxas-ertzez ni.

Belaki bat ertzean,

urak jaurtia, noski.

 

Oa, ta asetu adi.

Zein arro ta galai abil urez!

Ikus, gora ta bera,

jostallu ugin-aparrez!

 

Len tximur, orain ase.

Ertzik ez, itxas urdiñez bakar.

Gizon biotz-urduri,

aditu, egik oar!

 

Elaitxo bat yoako;

Gain ezarri arren, geldi ezin.

Oro zorakeri uts,

ur-jolas ta ego-min.

 

Ni ari so, oldozkor....

Oi Jainko, Zu ez al zara itxaso?

Ta ni? Belaki zingil.

Zu eta ni, or oso.

 

Belakia, alan be,

itxasoan eta au belakian.

Belaki ezereza

itxas bete nasian!

 

Zu zaitut, Jainko itxaso,

ur guztiak Zeugan dozuzana.

Txori, mendi ta lore,

Zuk sortua dan-dana.

 

Ni bere Zuk egiña,

aranasaz piztu ninduzun gartsu,

ta lore-likurta lez,

geroztik zeure nozu.

 

Nainun zaukadaz beti:

ikus ez arren, soma bai gogor;

bila ez arren, aurki,

eztia ta maitekor.

 

Zirkiñikan ba'dagit,

Zure baitan naurki oztiñean;

ezker-eskoi, goi ta be,

Zu zaitut barrenean.

 

Zergaitik bila zaitut

lore-usañean, mendi-argian?

Utsal-izakiak at,

sar nadin biotzean.

 

Belakian itxaso,

nigan Zu, gogozko leza-ondo.

Argi-lor biltzea

neugan daroat gozo.

 

Adi, oi! zer diñostan:

«Ez zara bat; bi gara, zu ta Ni

Gogoz maite nagizu;

Egile nozu, sari.»

 

Bai, Jauna: Zu itxasoa,

ta ni belaki zure altzoan.

Jarrai ortxe, maitekor,

ene biotz-zokoan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.