Olerti / Etxaniz'tar Nemesi'ren olerkiak
Olerkibilla
Nemesio Etxaniz
Olerki-eske ditut
zenbait lagun zintzo;
baña ezin biurtu
gaurko eguna, atzo.
Munak elkortu zazkit,
narru zarren antzo;
ama naro nintzana,
gaur naukazu atso.
Olerki-prabika bat
dudala uste dute,
agortu eziñeko
ur-jario bete;
baña gure almenak
neurria dizute;
ozkarbiak ondoren
oi-dizu eurite.
Nere kolkoa zuri
uztu bitartean,
bizpairu bertso sortu
dira papelean;
lerro motx auek baña,
olerki-sallean,
agotz-uts, ez dizute
alerik barnean.
Lañoak lauso dakar
zeru goibelean;
gogoak gandu dizu
bere naigabean;
gure Erri ta Eliza
gizonen oinpean
ikusita, nork kanta
dezake gurean?
|