Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Etxaniz'tar Nemesi'ren olerkiak—

 

Katakak

 

Nemesio Etxaniz

 

Katakak etorri dira

enaren ondoren,

argi-aritan orrazten.

Aidea egazkin txikiz

txioka esnatzen dute:

ega-arin, pinpiriñak,

orratz beltxak dirudite.

Katakak aizetan dabiltz,

joan-etorri, igo-jetxi:

aiek zabaldu-bideak,

buka bezin laster itxi;

luma ezkutuz dabiltza

aidean idazten:

eguratsa urratu-ala,

zauriok berriro isten.

 

Katakei begira nago,

leioa ikusgo:

aien ibilli ariñak,

argitzen dit gogo.

 

Nere burutapenak

areago dabiltz:

auen kutxa isteko,

ez zerrail, ta ez giltz.

 

Jolas eroan ditut

buruko katakak:

ailperrik nabil lotzen

txorion egakak.

Buru-kabi onetan

milla txorikume

lumatzen zaizkit.

Lumatu-ala, nasteka

(erromeri zoroan)

galtzen dijoazkit.

 

Katakak negurako

joan dijoazke.

Burutapen-azokak

negu ta uda dirauke.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.