Epailla-Iorraila. 3-4'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Epailla-Iorraila. 3-4'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Ereserti—

 

Ereslari erromantikuen aldia

Schubert-Mendelssohn-Schumann

 

Arantzibia

 

Schubert.— Doistar Erromantika-asieretan, lirika eresien jarraitzaille barri bat aurkitzen dogu: Franz Schubert. Viena'n jaio (1797-1-31) ta il zan (1828-1119).

        Argia ta bizkorra mutikotan, bere aitak —ikastolako irakasle zanak diñonez—, beti aurrenengo egoala bere ikaskideen artean. Zortzi urte ebazalarik organu, arrabita ta eresgintza ikasten asi zan Michael Holzer'egaz.

        Lenengotan, aita bere semearen musika-gogoak okertuteko asmotan ibilli zan, baiña alperrik: Franzen zaletasun eta lanik ardurazkoenak eres-bideak ziran eta. Eresiak, laukoitzak eta ikastola-ereskintzarako erestiak egiten jarraitu eutsan.

        1811'gn. urteti aurrerantz, Beethoven'en eres-irakasle zan Salieri artu eban bere irakasletzat. Amasei urtegaz, bere sinfonia in re idatzi eban, eta urte aretan bere aitaren ikastolako irakasle izatea lortu eban, zenbakizti ta elerti-asierak irakasten, urteko 16 dolar irabasten.

        1815'gn. urtean, beste sinfonia bi be idatzi ebazan, baita loreskiñerako Sonata bi, Laukoitz bat, Meza bi ta beste eleiz-abesti asko be, (euretatik ainbat bidar entzuten dan «Ave Maria»), lau Opera ta 144 eresi edo lied be bai.

        1818'gn., bere aitaren ikastola itzi ta eresgintzan bakarrik asi zan. Ordukoxea da bere «Amaitu bageko Sinfonia» deritsona; iñoiz ez da jakingo zegatik itxi eban amaitu baga.

        Sukar-ustelez (tifua) il zan, 31 urtegaz, 12 dolarren ondasunak itzirik. Viena'ko Erdiko Ildegian dago lurperatuta, Beethoven'en urrean.

        BERE ERES-LANAK.— Schubert, doistarren lied'etan da nagusi. Euki ebazan orretarako lirika idazle azkarrak: Lessing, Goethe, Schiller, Heine ta beste aukerako olerkari erromantiku asko. Bera izan da bere «Lieder» txortagaz (144 baiño geiago) doistar eresia goren-goren ipiñi dauena.

        Ez dira gutxi beste bere eres-lanak be: Sonatak, Fantasiak eta Impromptu (op. 90 ta 142) eta Musika-uneak (Moments Musicaux op. 94), loreskiñerako. Eta ereskintzarako barriz, ainbat Laukoitz (in Re minore, kementsua, ta in La minore, goi-argiz betea, euretatik). Guztiz entzuna da bere «'Amurrain-Boskoitza» be, ta bere Sinfonietatik in do magiore ta «"Amaitu baga» deritxona dira ertilan trebeenak.

 

        LUDWIG FELIX MENDELSSOHN-BARTHOLDY.— Lortu ez arren erromantiku onek Schubert'en entzutea, ez zan izan buruz ta goi-argiz beste au baño txikiagoa zalako, beste eres-bide batzuk artu ebazalako baiño. Schubert'ek lied eraz, doistarren txalorik gartsuenak irabazi ebazan, doistar-eresia goi-gora jaso ebalako. Mendelssohn barriz, ereskintza ta eres-azterle bidetatik joan zan. Beethoven'i buruz, «klasikuetatik erromantikuena» dala esaten ba-dabe, «erromantikuetatik klasikuena» dala Mendelssohn diñoe.

        Hamburg'en (Alemania'n) jaioa, 1809'gko. Otsaillaren 3'an. Abraham Mendelssohn bere aita, Hamburgo'ko diru-etxe jaun aberatsa. Txikitatik, loreskiña ikasten asi zan, eta gerotxuago arrabita bere bai, beste ikaskizunakaz batera: margo-erti, prantzera, ingelandera, gerkera jakintza...

        Amar urtegaz jo eban bere lenengo ereskizuna guz ien aurrean, ta amaikagaz asi zan eresgintzan. 1841'gn Berlin'eko eres-artezlari izendatu eben, eta beste urtean Leipzig'eko eres-ikastola nagusiko zuzendari. Eta azken uri onetan il zan, sorreriz, 1847'gko Azillaren 4'an, ereserti, jakintza ta erti-gaietan gizon argia izan zan Mendelssohn.

        BERE ERES-LANAK.— Aren lan guztiak, era bardiña, idazkera bardiña, zeingi bardiñak daukez, osoro egiñak baiña, lenengotik azkenera. «Uda-gau bateko ametsa» bere lanetatik bikaiñenetarikoa, 17 urtegaz egiña «48 Itz bageko erestiak», tankera barridun benetako lirik poema laburrak, ta «Preludi ta Fugak» (op. 35), loreskiñerako.

        Kantata'en barritzaillea, bereak dauz «Walpurgi gaua», «Rinaldo», «Athalia». Indar aundikoak bere «Elins» ta «Paulo» Oratorioak be, Bach'en eta Haendel'e aunditasunera eldu ez arren. Sinfonietan barriz, «Ezkozitarra» ta «Italiarra» dira aipatuenak.

 

        ROBERT SCHUMANN.— Doistar ereslari erromantikuen artean goiargituena ta apartekoena, Schumann urrean. Ereserti-gaian, «Schumann'en era» izena sortu dau, ain da gizakitasun berezi, barren eta eres-olerkari. Jakintzari ta elertzale bestetik, eres-azterle gogorra be bazan, eta Jean Paul, Hoffmann, Heine, Byron eta Shakespeare'ren jarraitzaille sutsua izanik, askotan aipatu idazleon idazlanak artzen ditu eresgaitzat.

        Zwwickau'n (Alemania'n), 1810'gko Bagillaren 8'an jaioa. Zazpi urtegaz, dantza txikiak idazten, beste ikaskizunak ikasten ebillala. 1828-urtean, Leipzig'eko Ikastetxe Nagusian legeak ikasten sartu zan. Baiña bere loreskiña ta eresertia gurago. Eta ordutik lasterrera be lege-ikaskizunak aldebatera itzita, musika-bidea artu eban loreskin jotzaille, eres-egille ta eres-argitaratzaille. Ogetamar urtegaz, Clara Wieck loreskin-iotzaile ospetsuagaz ezkondu zan. Loreskiña joten egola, egun batez atzamarra apurtu yakon, eta aurrerantzean loreskiña joteari itzi egin bear izan eutson.

        Chopin, Mendelssohn, Wagner eta Liszt'en ezagun eta adiskide egin zan, eta azken au izan zan bere ereskizunetan Schumann'en eres-lanak ain gogotsu zabaldu ebazana.

        Endenich'en (Alemania'n) il zan, 1856-Garillaren 29'n, 46 urtegaz.

        BERE ERES-LANAK.— Bach aundia izan zan bere «eguneroko ogia»; bere bizitza guztian barriz, ikasten ez zan geratu, bere teknika obetutearren. Aldi bitakoak dira bere lanak: 1830'tik 1840'ra, ta urte onetatik aurrerantz. Lenengo aldian, loreskiñerako idatzi eban ia bakarrik; «loreskin olerkaria» deritxoe. Aldi aretakoak dira bere «Mitxeletak», «Aratuzte» op. 9, «Aurtzaro-atalak» (op. 15), «Kreisleriana» (op. 16), «Gaztediarentzat idaztia» (op. 69), «Sinfoni ikaskizunak (op. 13), «Sonatak» eta beste ainbat loreskin-lan eder.

        Bigarren aldian, lied eta abots-era erabilli ebazan geien, lenegoetan beintzat. Gerotxuago, lau Laukoitz, Boskoitz, iru Irukoitz eta olako lanak beste ereskiñetan joteko egin ebazan. Ba-dauz beste lau Sinfoni be, euretatik «Renana» ta «Udabarrikoa» ezagunenak; baita Balada, Kantata ta Koral ederrak be. «Atsegintegi ta Peri», ereskizun-opera antzerakoa, lanik aundiena ta onena dala bere eritziz, diño.

        Toki artua dau Schumann'ek gaurko ereskizun geienetan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.