Idazle, arpidedun eta irakurleei
Banako au erdi iasota geneukala berri samiñenak iritsi zaizkigu Donostia'tik. Uri artako zentzurak "Euzko-Gogoa"ren 5-8'gn. zenbakia gorde ta arpidedunei bat ere eman ez egin du. Arrezkoro beste banako bat igorri dugu 9-10'gna. alegia. Oraindik ez dakigu zer gertatu zaion. Dana dala, gure aldizkaria Euskalerriko arpidedunen eskuetara irixten ezpada, erabaki arratzak artu bearrean arkitzen gera. GURE ASMOA TA BIOTZA EUSKALERRIAN DAUZKAGU ETA GURE LANA AN SARTUKO EZPADA alperrik ari gera aldizkaria ateratzeko lerrenak egiten. Beraz GERTURIK GAUDE EUZKO-GOGOA bertanbera UZTEKO. Alare, ortara baiño len, gure idazle ta arpidedunen iritzia iakin nai genuke, giputxena bereziki, baita nola irakurleen artera iritxi gindezken ERREX, ZIUR eta iñor nekatzeke.
Erantzunik bialtzen ezpadiguzute EUZKO-GOGOA'REN ERIOTZA onartzen duzutela erabakiko dugu!
Erantzun len-bait-len zuen eritzia emanaz. BITARTEAN EZ DA EUZKO-GOGOA AGERTUKO!
|