Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Maite

(Eresia)

 

Oyanburu

 

Begi beltxaran nexka tiki bat,

illea bi mototsetan.

Lenengo aldiz jaunartzeko zan

—aingerutxo bat benetan—.

Ezin zait aztu nola pozten zan

zeru-gauzetaz izketan...

Bañan bein gaizki egin nion,

ta geroztik nago penetan.

 

Eguerdi zan, lore-biltzera

eraman nuan eskutik.

Belardi artan —ori ta more—

ba'zegon aski politik!

Eskutxoetan xorta egiñez

eskatu zidan barrutik:

«Eliz-barrengo Gurutzeari

jarriko nere aldetik!».

 

Baietz esan-da, atera nintzan

denak agurtutakoan,

—umetxoari poz emateko,

basa-loreak eskuan—...

Etxera gabe, uts zirala-ta,

zubitik bota nituan...

Bañan geroztik ze penarekin

gelditu naizen barruan!

 

...Uste osoan aingerutxoa

etorria zan nigana

ta nere esku utzi, lore aietan

bildurik, bere laztana...

...Etzuan arek amets oberik.

Jaun onarentzat zan dana...

Nik, berriz... (Jesus!)...  zubitik bota

ume-maitasun otxana!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.