L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Nausi arrotzen mendean

 

Irisarri

 

Iauna, gure erria bai dagola zapal!

nagusi arrotzek gain-artu digute;

herra dariela orruz diardute

elkarri oiuka, oro aho-zabal:

 

     «Aup ¡Euskadi oso soil dezagun ta gal!!

suntsi bedi aren izena!» darauste;

anbat iende zintzo il naiz, oildu dute:

apez, gizon, mutil, andre, neskatx argal.

 

    Oben egin dugu, Iauna, egia da!

zure legea autsi baikinuen usu.

zuzenez dagoku zure zigorrada.       

 

    Alere gu, Iauna zureak gaituzu

beti zure morroi ta menpeko. Zu bai

bertze nagusirik iñor eztugu nai!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.