Euskera
Euskaltzaindia: 1954'gko elerti-norlenka
euskaratzailea:
Euzko-Gogoa
Gaiak, baldinkizunak eta sariak
I.- Ertzain (polizi)-eleberri bat, norberak asmatua edota itzulia: euskal-gaiz ari ez diranak obetsiko ditugu: 300 orrialde, tarte zabalez alderdi batean idazkiñez idatziak.
Lenengo saria 1.000 laurleko; bigarrena 750, irugarrena 500. Epea: sei illabete, iragarki au ezkero.
II.- 50-100'tsu, euskal-folk-lore edo idazleetatik yasotako ipui laburrez antolatu bilduma, erri ta aur-izkera oarteraziz. Irudi irargarriz ere ornitu ditezke.
Idazkuna; Lenengo saria: 1000 laurleko, bigarrena 500.
Irudiak (onartzekotan): Lenengo saria, 500 laurleko; bigarrena 250.
Epea: Sei illabete iragarki au ezkero.
III.- Euskaldun Argien Bildegia, euskeraren ernerazleak barne: ez-ezagunen berriak obetsiko dira.
500-600'tsu orrialde bearko ditu, tarte zabalez, alde bakarrean idazkiñez idatziak Abede yarraibidean eta giz-argi bakoitzaren antzirudiz apaindurik ba'letor, ala obe.
Sariak: Lenengoa 3.000 laurleko, bigarrena 2.000.
Epea: Urtebete iragarki au ezkero.
Zeapen geiago nai litukenak urrengo zuzenbidera io beza:
Don Ignacio Maria Echaide, Presidente Academia Lengua Vasca S.V. Amigos del País. Museo San Telmo. SAN SEBASTIAN.
E. G.'ak itzulia.
|