Olerti
Euskalerriko arrantzaleak
Bordari
Oi, Euskal-Erri!
Arrantzale erri!
II
ANTZIÑEKO ALDIA
Erri zar baten bizia
Kantatzera naiz abia,
Eusko-arrantzale erria!
Erri danetan,
Eguzki antzo,
Izarrikan ederrena!
Jaungoikoaren urrena
Biotzeko maiteena
Zuretzat dut nik naizena.
Mendi lirañez gordea
Dago zure lur-aldea;
Ibai ta ibarrez betea,
Esku-bereziz
Lur egilleak
Zaitu orni ederrean,
Mendi erpin babesean,
Kantauri itxas-ertzean
oberik ez ametsean.
Bide gabeko txoriak
Egin nairikan kabia,
Erneak ditu begiak.
Txori antzera
Eusko abenda
Kabi naiean zebillen
Ta iñor gertatu baño len,
Txokoñoa aukera zuen.
Ordutikan gera emen.
Kabi artan laketuta,
Bizi-naiak bortxatuta,
Indar guzitak batuta,
Lanari ekin
Gogor ta zintzo,
Ikasi zuten artzaintzan.
Arraikia jango ba'zan,
Aldi berean arrantzan
Bizi oberikan etzan.
Enbor lodia jautsita,
Aitzari gogor eutsita,
Mami ta azala utzita
Al zan moduko
Ontzi txiki bat
Euskoak, moldatu zuten
Arekin ur-axalean
Ibai eta itxas ertzean
ibilli oi zan arrantzan
Nai bazuten jan arrairik,
Zentzutasunez beterik,
Asma zuten tresna ederrik.
Gure arbasoak
Egin zituzten,
Marapilduz zaldi-izatsa,
Lokarri on aberatsa
Ixurrezko amu latza
Atzemateko legetza.
Guraso zarren bideak,
Zuurtasunez beteak,
Bereak arrantzaleak.
Gora ditzagun
Biotzetikan
Gure aiten aitonak.
Berebiziko gizonak.
Gaurko gure zorionak
Aieri esker diranak.
(Olerki au, «Euskalerriko Arrantzaleak» deritzan «Bordari»ren poema aunditik artua da. Laster argitaratuko al du poema osoa olerkari bikaiñak).
|