Olerti
Berritz ere...
Iratzeder
Berritz ere pertsu-kantuz heldu nitzaik, Eskuara,
Hire suzko elhe hoitan zirimolan aitzera...
Oi! Eskuara, mintzairetan lehen eta maitena,
Amattoren soa bezein garbi eta urdiña,
Hi mintzatuz, hitaratuz zer atsegin dutana:
Hitan baituk eskual-lurren soinu-moinu ozena.
Ttikitik diat bulharrean hartu hire gozoa,
Hiri esker lehen aldi izendatu Jainkoa...
Hire hitzen khar nasaian alhatu diat gogoa
Eta entzun munduan den Jainkoaren Mintzoa.
Heldu nitzaik berriz ere, heldu nitzaik, Eskuara,
Choragarriz gaiten biak jauzi-pertsuz athera.
Ai! ondikotz eskoletan erdal-mintzoz asea,
Arrostuche hitzazkitan, eskual-mintzo nerea...
Bainan tanpez ahalgeak nahasirik barnea,
Euskal-hitzez, eskual-kantuz gau-egun nuk oratu
Eta aiten bihotz gogoz barneraiño sugartu.
Hire elhen hurrupaka, hitz eginez ta kantu
Diat gau batez bihotzean goiko deia aditu...
Goazen, goazen zirimolan, goazen kantuz, Eskuara,
Lanhoz-lanho gaiten biak amets ta khar Jainkora...
Aspaldian nindagokan minez eta auhenez
Zoin haizen hi choragarri erakutsi beharrez.
Nigar-pertsuz nindagokan: behar othe hintzenez
Laster izan iretsia jaun hintuzkan erdarez
Bainan hara bahagola mintzo jaunen artean,
Jakintsuek ezarria jende Jenden gainean.
Uholdeak ethor beite erda-oldar gaitzean:
Eskual-sua ez duk hilen gure eskual-lurrean
Dena chingol eta chilintch haugi-egun, Eskuara,
Hire gazten jauzi eta itzuliken artera.
Zenbat jende zenbat menden ikusi duk, Eskuara,
Zenbat ezpain lurperatzen, bai-ta zenbat erdara...
Galdu diagu eskual-jendek lehengoen indarra;
Bainan hor haiz, hi hor bethi eta egun zoin gora!
Berritz ere deneri haiz nausituko, Eskuara.
Erromano ta Moroen garhaitzale suharra.
Eskual-gazte hain histuak, dantzan-mantzan athera.
Huna Eskualospearen guk amestu goiz hura
Bai bizi haiz ta biziko, denen gatik, Eskuara,
Eskual-hitzak helaraziz Goikoaren Mintzora...
Bai, bizi haiz ta biziko bethiere, Eskuara,
Munduz-mundu khar ichuriz mendieri behera...
Beloken, 3/12/48
|