L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Uztaila-Dagonila. 7-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Adiskidetasuna

 

M.T. Kikero

 

euskaratzailea:

Ametzaga'tar Bingen

 

59.-Irugarren aburua, ordea, dugu txarrena! nork bere burua esten dun aiñan, bere adiskideek ere etsi dezatela. Izan ere, sarritan batzuk gogourrikoak dira ta zori oberen itxarobiderik ez dute. Adiskidea ez da aientzat izan bear, aiek beren buruentzat diran bezala; alegin egin bear du adiskideak aien gogo beeratua bizkorrtzeko, itxaro ta uste obeak aiei emateko. Beste muga batzu eman bear zazkio, ba, egizko adiskidetasunari; lenago, ordea, Eskipi'k geien atarratzen zuna esango dut, Ezin arki diteke, zion, adiskidetasunaren itz etsaiagorik auxe baiño: «Maitatu bear da, egun batean gorrotatu bear ba'litz bezala». Ezin zinetsi zezaken itz au Bia'k, zazpi yakitunetako batek, esan zunik, omena danez; gizon kiskil, naiz aundinai, naiz berekoi batena zan, nunbait. Izan ere, nola liteke iñor bere etsai gertatu ditekenaren adiskide izan? Aitzitik, adiskide orrek alik sarrien uts egitea nai ta opa izan bearrko dugu, Orrela, ura sarriago atarratzeko aitzakiak dauzkagun; adiskideen ongi egiñak eta zoriontasunak, aldiz atsegabe, min eta bekaitz eman bearrko dizkigute.

        60.— Arau ori, beraz, norenanai dala, adiskidetasuna ondatzeko baizik ez da gauza. Gure adiskideak autatzean, egun batean gorroto genezaken ura, iñoiz maitatzen asi ez gaitezan naikoa ardura artzeko agindu bear litzake. Ta are geiago: autatze oker bat egin ba'genu, Eskipi'k uste zun obeago genukela ura yasatea, etsaigo-aldiaz gogoeta egitea baiño.

        XVII. 61.— Muga auek, beraz, ipiñi bear dira, nire iritziz: adiskidearen oiturak garbiak izan ditezela ta aien artean, bat ere atera gabe, gauza guzien, iritzien, naimenen erkidegoa izan dedilla. Bai ta, zoritxarrez, adiskideen asmo ez guziz zuzenai lagundu bearrean ba'gera ere, aien bizia edo izen ona gaizkatzeko, apur bat alde egin bear da bide zuzenetik, ortatik gerena ez ba'dator. Egon ere, ba-dago adiskidetasunari barkatzeraiñoko une bat. Izen onaz, ordea, ez da arduragabe izan bear; ez ta errikoen oniritzia ere ez da garrantzi gutxiko iskillotzat artu bear arazoen ariketan. Zurikeriz ta koipekeriz ura irabaztea lotsagarria ba'da, zintzotasunak darakarren onespena ez da iñolaz zapuztu bear.

        62.— Baiña —beti adiskidetasunaz ari zan Eskipi'rengana naiz— gizonak sarri gaiñerakoetan arduratsuagoak izatea deitoratzen zun. Edozeiñek, zion, esan dezake zenbat auntz eta ardi dauzkan, eta zenbat adiskide dauzkan ezin esan; aietzaz yabetzeko lanak artzen dira; adiskideak autatzeko, berriz, axolagabe gera; ez dugu ere adiskidegoaren gai diranak ezagutzeko zantzurik ez argibiderik. Adiskide sendo, iraukor eta tenkorrak autetsi bear dira; gutxi dira orrelakoak eta, aztarrenatu gabe, oso nekeza dugu aiek aintzat artzea. Adiskidegoan bertan aztarrenatu bear dira, ordea, Orrela, adiskidetasuna ezagumenaren aurretik doa ta aztarrenatzea galerazten digu.

        63.— Orregatik, ba, zurra da onginaiaren oldarra eztitzea, gurdi baten ibiltza bai'litzan; saiatzen diran zaldiak bezala, adiskideen izakera nola edo ala aztarrenatu ezkero baizik, ari ez gaitezan adiskidegoan. Diru apur batez ikusten da batzu zein zuzikak diran,; beste batzu, diru gutxiak ezin eragiñak, aundiaren bidez ezagunak dira. Baiña, baldin ba'dira batzu dirua adiskidetasuna baiño naiago izatea lotsagarriyotzen dutenak, nun arkituko ditugu, nagusitza, aginbideak, al izatea, ospea, eragintasuna, ura baiño naiago ez dutenak? Alde batean, —orrako, ongi oriek, eta bestean adiskidegoaren eskubidea ba'dakusazte, ez ditute aiek askoz obetsiko? Giza-izakera aula da alizatea gutxiesteko, ta au adiskidetasuna gutxietsiz irixten ba'da ere, zio aundirik gabe adiskidetasuna astandu ez dalako, utsa itzaliko dala uste izaten da.

        64.— Orregatik, aginbideetan eta erriketan ari diranen artean, nekez arkitzen dira egizko adiskidegoak. Nun arkituko duzu, ba, adiskidearen gorapena, bere buruarena baiño naiago duna? Ta ori bazterka ezarrita, bai larria ta bai aldatsa, gizon geienentzat zorigaitzarekin elkartzea! Ez da errez arkitzen ortara etsitzen danik. Ongi esan zun Eni'k: «Nekezko gertarian ezagun da egizko, adiskidea». Bi gauzak erakusten ditute, beraz, gizon geienen arinkeria ta aulkeria: zorionean diranean ezesten gaitute, zorigaitzean geranean, uzten. Bai zorionean, bai zorigaitzean ere, sendo, iraukor ta tenkor adiskidetasunean agertu dan, ura, giza mota bakan-bakaneko ta urran-urran yainkozkotzat artu bear dugu.

        XVIII. 65.— Adiskidetasunean billatzen dugu irautasun eta sendotasun onen oiñarria, ordea, zintasuna da, ura gabe ez baitago ezer iraukorrik. Ori dala ta autetsi dugun adiskidea xalo ta lagunkoia izan bear da, ta gure gogaide ta oldekide; guzi oriek zintasuna laguntzen du; gogo biur, okerra ez baititeke zintzoa izan, ez ta zintzo ta iraukorra ere gure bulkoen eta biotzondoen erkide ez dana. Gaiñeratu bear dugu ere, salatzeaz edo salakuntzak siñesteaz ez dala atsegin artu bear, guzi, ori baitoakio yotzen ari naizan irautasun oni. Orrela, egia ateratzen da astean esan nuna: adiskidetasuna ez daitekela izan zintzoen artean baizik. Gizon onak (yakitun ere deitzen dugu orrelakoa) bere dulako adiskidetasunean bi gauza auek begiratzea: lenik, ez irudizkorik ez aizunezkorik arean ez egotea; zabalki gorrotatzea asmoa aurpegi onaz estaltzea baiño zintzoagoa baitugu; ta gero, iñork adiskideen kalte egin-salakuntzak zapuztu ez ezen, bera ere goganbearrtsu ez izan, adiskideak utsen bat dula beti uste izanik.

        66.— Mintzoeran eta oituraetan alako goxotasuna erantsi bear zaio guzi orri; ta au ez da nolabaiteko gozagarria adiskidetasunerako. Goibeltasuna ta gauza guzietan bena izateak, itzala ematen du, alegia; adiskidetasuna, ordea, malguago izan bear da, lasaiago, eztiago ta edozein laztantasun eta entzinbidera etziñagoa.

        XIX. 67.— Galde zail samar bat sortzen da emen: adiskide berriak, adiskidetasunaren ainbatekoak, zarrak baiño naiago bear ditugu iñoiz, zaldi berriak zarrak baiño gurago ditugun bezela? Gizon baten zalantz ezaiña! Ez diteke adiskidetasunaz asebete gaiñerako gauzaetaz bezela. Adiskidetasun zarrenak, goxoenak izan bear dira, urteak ongi daramazkiten ardoak antzo; ta zuzen diote eskubete asko gatz yan bear dala elkarrekin, egizko adiskideak izateao.

        68.— Ala ere, adiskidetasun berriak, arnaria agertuko dulakoan ba'gaude, iruzur ez dagiten landareak iduri, ez dira zapuztu bear, arean; antziñekoek, ordea, beren lekua gorde bear dute aspalditasun eta azturaren indarra oso andia dalako. Orrexegatik, zaldiengan ere, aietaz mintzatu gertn ezkero, edozeiñek naiago du oitura dun zaldi-gaiñera igo, eragozkirik ez ba'dago, beste ez-ezagun eta berri baten gainera baiño. Oiturak, berriz, abereai buruz, bakarrik ez, gauza bizigabeetan ere eragiten du; atsegin artzen dugu edozein lurraldetan, naiz ta menditsu ta oiantsua izan, bertan luzaro bizi izan ba'gera. (1)

        69.— Baiñan adiskidetasunaen aundiena, azpikoa gaiñekoaren ideko egitea da. Izan ere, badira sarri zenbait aintzintasun, gure taldean —onela esango diogu— Eskipi'rena zan bezela. Ala ere, iñoiz ez zan ez Pil'en, ez Errupil'en, ez Mumi'ren, ez azpiko mailleko adiskideen gaiñean yarri; Kintu Maxima bere anaiari, aldiz, gizon oso goragarria, baiñan iñola ere bere ainbatekoa, lotsa erakusten zion zarrago zalako. Beretarrak oro, bere bidez, andiagoak izatea nai zun.

        70.— Orixe egin eta idurikatu bear dute guziok; onbidean, antzean, aberastasunean nagusigoren bat iritxi baldin ba'dute, eman dezatela, uzi dezatela beren aldekoakin; guraso apalek sortuak ba'ziran, gogoz ala zoriz aulak diran aideak ba'ditute, aien eskuarteak ugari dezaitela. Onela, antzerkietan, beren yatorri ta yaiotza ezaguna ez zalako, zenbait denboraz yopu izanek, yainkoen, naiz erregeen semetzat ezagunak diranean, beti, dute, ala ere, aspaldian gurasotzat euki zituten artzainekiko maitasarrea. Ainbat artezago egin, bear da ori egizko ta benetako gurasoakin. Antzeaz, ekandunaz ta edolako aintzintasunaz gozatzeko bide onena baita orrako ongi oriek zatibanatzea.

        XX. 71.— Beren adiskide ta lagunen artean goikoak diranek beren burua azpikoakin berdindu bear duten bezela, bekoak ere ez dira atsegabetu bear beren adiskideek antzez, zoriz naiz aginbidez garaitzen ditutelako. Aietako geienak; ordea, ba-dabiltz beti zinkurinka ala iroika, batez ere, adiskidearen alde nekeren bat artu ta zerbait egin dutela uste dutenean. Oriek gizon gorrotagarriak, beren ongi egiñak arpegira ematen ditutenak! artu zituna oroitu bear de aietaz; egin zitunak, ordea, ez ditu aiek aipatu bear.

        72.— Baiñan, adiskidetasunean nagusiak beren buruak beeratu bear dituten bezela, onelaxe ere beren azpikoak, nola edo ala, goratu bear ditute. Ba-dira ere, adiskidetasuna gogaikarri egiten dutenak gutxiesten ditutela uste dutelako. Ori, beren buruak gutxiesgarritzat dauzkatenai gertatzen zaie, maizenik, eta uste ortatik atera bear ditugu ez itzez bakarrik, egipenez ere baizik.

        73.— Al bezainbat egin bear da adiskideen alde; begiratu bear dugu, aurrenik, ordea, maite ta laguntzen dugun ark eraman dezakena. Nai ta gain-gaiñekoa zerala ez baititzakezu zuretarrak oro aginbide andienetara goratu: Eskipi'k egin zezaken kontsul Pubili Errupil, onen anaia Luki, ordea, ezin. Ta iñori nai bezainbat emateko eskubidea baldin ba'duzu ere, ark irozo dezakena ikusi bear duzu.

        74.— Garerdian, eta adimenaren loraldi betean bakarrik iritzi dezakegu adiskidegoez, maizenik. Gaztetan eizazale naiz pelotazale izanek ez ditute orregatik adiskide mintzat artu bearko yaidura bera zutela ta gunean oniritzi zitutenak. Ori orrela ba'litz, iñudeek eta irakaslariek, lentatasuna dala ta, onginai andiena eskatuko lukete; ta ez zaie ukatu bear, baiña bestelako oniritzia dugu ori. Gizona garako ez dalarik, adiskidegoak ezin iraun. Bestelako oituraek, bestelako atsegiñak dakarzkite ta onek berezkeria dakar; orrexegatik, onak ez ditekez gaiztoen adiskide izan, ez gaiztoak onenak; egin-egiñean ere, aien oiturak eta atsegiñak al bezainbateko bestelakoak dira ta.

        75.— Agindu bear da zuzenki ere, adiskidetasunetan neurri gabeko onginai batek —sarri askotan gertatzen dan bezela— adiskideen onura andiak galeraz ez ditzala. Orrela, ipuiñetara itzulirik, Neotolemo'k (2) ez zezaken Troia artu, bere etxean azi ta negar batean irtetzea eragozten zion Likomeda'ri entzun nai ezkero. Maizetan ere, gertari larriak dirala ta, adiskideengandik alde egin bear dugu. Urrun-miña errez yasan ez lezakela ta orrelakoak eragotzi nai dituna, izatez argal eta belaxka da ta berorrexegatik, zuzengabe adiskidetasunean.

        76.— Gauza guzietan adiskideari, bai eskatu, bai ta eman dezaiokezuna ere, gogoratu bear duzu. XXI. Ba-dago ere batzutan bearrezko elkaitz bat: adiskidetasun bateri uko egitea (ta oraingoan yakintunen arteko kutuntasunaz ez gera mintzatzen, arrunteko adiskidegoez baizik). Sarri, adiskideen keriek kalte egiten diete bai adiskideai berai, bai beste batzuai, baiña laidoa adiskideen gain erori erazirik. Ordun, orrelako adiskidetasunak utzi bear ditugu erortzen gutxigutxika ta, Kato'ri esaten entzun nionez, yoskura urratuz zarratatuz— baiño areago; bidegabe guziz yasangaitz bat egiia ez ba'da; ortara ezkero, bestalako auspena baiño beste bidez zuzen eta erazkorik ez dago.

        77.— Oiturak eta oldeak aldatzen ba'dira, ordea, gertatzen oi dan bezala ala erriketari buruz lipizta bat yazo ezkero (oraintsu esan dudanez, arrunteko adiskidetasunez ari naiz, ez yakitunenez) aitzen dan adiskidegoak etsaigoari leku ez dagion atzarri egon bear da. Ez baitago lotsagarriagorik kutunki bizi izan zeran auekin gudan ari izatea baiño. Eskipi'k, dakizutenez, Kintu Ponpei'ren adiskidetasunari uko egin zion, niregatik; gero, alderdien artean sortu zan etiketa bat zala bide, Metel gure kideagandik alde egin zun. Bi aldietan, nagusitasun andiz ari izan zan eta mindura garraztu gabe.

        78.— Orrela, ba, adiskideen artean berezkeririk gerta ez dedin alegiñak egin bear dira, aurrenik, baiña orrelakorik gerta ezkero, adiskidetasuna itoa baiño itzalia geiago iduri dedilla. Begiratu bear da ere, adiskidetasuna gorroto bizi biurtu ez dedin; liskarrak, iraiñak eta laidoak sortzen baitira ortatik. Ala ere, gaitz oriek baldin eroakorrak ba'dira, yasan bear ditugu adiskidetasun zarraren opaz, iraiñaren egillea bakarrik dala errudun eta ez artzaillea uste dugularik. Oker eta erakaitz oriek aitzindu ta eragozteko bide bakarra, ez lasterregi ez ezain diranakin ez adiskidetzea da.

        79.— Berenez maitagarriak diranak ditugu adiskidetasunaren aintzakoak. Bakanak dira, gain-gaiñeko guzia bakana dan bezelaxe; ez baitago nekezkoagorik bere motan guziz betegiña dan gauza bat arkitzea baiño. Geienek, ordea, ez dazagute ezer onik giza-gauzaetan, onuragarria dana baizik; eta bai adiskideengan, bai abereengan, zemengandik obari geiago iguriki ta aiek maiteago ditute.

        80.— Orrela, beragatik eta bere ederregatik billatu bear dan adiskidetasun ederren eta berezkoenez gabetuak dira. Ezin dute ikusi nolako ta noraiñokoa dan adiskidetasunaren indar ori. Nork bere burua du maite, ez bere onginaiaren orde etekiña ateratzeko, izatez bere burua maitagarri dulako baizik. Orrelaxe yokatzen baldin ez ba'da adiskidetasunarekin, iñoiz ez da egizko adiskide bat ere arkituko; egizko adiskidea norbera bezelako beste bat data.

        81.— Au agiri da abereetan; egaztiak, basokoak, eziak eta uzuak; aurrenik, beren buruak maite ditute (olde au edozein biztungan berekin batean yaiotzen baita), geroago, beren motako abereen billa dabiltz eta auekin elkartzen dira; ta adorez ta giza-maitasunaren antzeko zerbaitez ari dira ontan. Zeiñen areago dugu biotzondo ori giza-izaeran, bere burua maite ta beste bat billatzen duna, orren gogoaz berea nasturik biez bat egiteraiñoxe!

        XXII. 82.— Geienek, ordea, bidegabez, aalgabez ez esateko, aiek berek ezin izan ditekezan bezalako adiskide bat euki nai ta ba-daskaiete adiskideari aiek berek ez dagizkieten laguntzak. Norbera gizon zintzoa, lenik, izatea da bidezkoa, ta, gero, bere buruaren antzeko beste bat arkitzea. Luzaro mintzatzen ari geran adiskidetasun iraukor ori, orrelakoxe gizonen artean sendotu diteke; onginaiaz elkartutako gizonak, besteak yopu zazkien griñaen yabe izango dira; gero zuzena ta egokia maite izango ditute; guzia egingo dute batak bestearen alde; bein ere ez diote elkarri eskatuko zuzen eta erazko ez danik; ez bakarrik elkar adeiez artu ta maitatu, lotsa ere elkarri erakutsiko diote; apain andiena kentzen baitio adiskidetasunari artatik lotsa kentzen duna.

        83.— Oker kaltetsua da, ba, adiskidetasunean griñai ta guzitariko utsai bide zabala eman bear zaiela uste izatea. Izaerak adiskidetasuna sortu du onbidearen laguntzaille izan dedin, ez txarbidearen lagun; goieneko maillera berez-bere ezin eldu liteken onbidea, beste batekin batu ta elkartua ara dedin. Onelako elkartasuna baldin ba'da, izan ala izango ba'da zenbait gizonen artean, ark emango die on goreneruntz elkarrekin yoateko bide obe ta zoriontsuena.

        84.— Auxe da, nik uste, gizonek naigarritzat daukaten guzia arkitzen dan lagunartea: omena, aintza, naretasuna ta gogoaren atsegiña; guzi au dugunean zoriontsu bizi gera; au gabe, berriz, ezin. Eta on andiena dan ezkero, eskuratu nai ba'dugu, onbidean ari izan bear dugu; ura gabe, ez adiskidetasuna, ez iñongo gauza guragarririk ez dezakegu yardetsi; onbideaz axolik ez izan eta adiskideak ba-ditutela uste dutenak, atzipeturik daudela oartzen dira azkenik, gertari gaitzen batek azterbidea egin erazten dienean.

        85.— Beraz —berriz eta berriz esan bear baitugu— maitatu baiño len epaitu bear da, ta ez epaitu baiño len maitatu. Zabarkeria gaizkor dugu gauza askotan, baiña, batez ere, adiskideak autatu ta artzean; mugaitzean baliatzen gera aolkuez ta, antziñako esanaren aurka, egiña egiten ari gera. Naiz eguneroko artu emanez, naiz ontartez, andik eta emendik, lotuta, sostean, irain gutxienaz adiskidetasuna austen duzu aren bidearen erdian.

 

(1) Antziñako erromarrek ez zituten mendi ta oianak maite. Ikus Tit Libi (21, 37, 7).

(2) Neotolemo (Pirru beste izenez) Akilen semea zan eta aitona zun Likomeda'k onen etxean azia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.