Olerti
(Biotz apurtua)
Aurraitz
Eun arantzaren samina neukan biotzean
baitegiko ateak edegi ziranean.
¡Nekezko eriotzen leiza iluna!
Amaika errubako bizitza aienaten ikusi genduzan
¡gorrotoaren erpe edentsuetan!
Gabak baltz-latz, egunak ilun ta mingots.
Zaintzaile gaizkinen gorrotoa zigor.
Beti artega, biotzak larri
zein izango ete-zan opagai.
Etsai-katien astuna sorbaldetan eraile.
Aberriaren zoritxarra gogoen oinaze.
Gizantza galduta milaka gengozan,
estu-estuka, orma otzen erdian.
Gose, egarri, gaitzaldi, zikina eta abar...
Bat baino geiago zoratu-ta iltamuan,
bilois-biloisik be gogorraren gainean...
Nagon isilik.
Ikusi eztaunak ezin sinetsi olakorik,
Olerki aunek eztauko ba-pere olerkirik.
Guda, zauritegi eta baitegi...
iru urtetako nekeak bularrean
neure erri maitera eldu nintzanean,
mendien orrlegia goibel egoan;
zorion galdua negarrez landetan:
(¡Azkatasun apurtuaren mintzura motela! )
Amen zotinen samurra aizean erruki.
Eriotz-lorratzak bide-ertzetan mingarri...
Errubako odolaren gomutea deadarrka,
zelai ta tontorretan, bildurraren isilean.
¡Ametsen antzeko egia negargarria!
Sendi apurtuen erostak basoen samin.
Etoi baten kezka, errua estal ezinik,
ardandegirantz yoian burua makurtu-ta.
Kaden zegon yaiotetxea
basoen bake apurrtuan,
belaunik-belaun berein alaitasun eta ezbear
gizaldien zadorran batu-ta, isiltsu eukazala.
¡Au negarrgarriena!
Utsune andi-andi bat idoro neban etxean:
Baitua nengoan egun larri baten saminean
atsekabe-aiotzak, aitari, bizitza ebai-tzan.
Amaren altzo samurrean laga neban,
osoan neke ta oinazez auldutako gorputz orbaindua.
¡A zan biotz biren izketa isila!
Samintasun-artean poz izpia.
Ai ene, baina...
Ause zan auxe azken, sastada sakona.
Osatuko etxatan zauritzar gordina:
Amatxuren bekoki tximurrtuan nekeak
eriotz-ezaugarria eukan ezarrita.
¡Zoritxarreko guda ankerra!
¡Baitegi ilun negarrgarriak!
Bioenarte apurtu zenduen betiko,
nire biotzaren barruko alaitasuna.
|