L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Orrila-Garagarrila. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Maitasun kondairatxoa

 

Jautarkol

 

Zure maitasun-kondairatxoa

agertu didazu...

Nolaz gaur arte barruan lertzen

Mari, euki dezu?

 

Kezkatxo baten dirdira illuna

somatzen nizuan:

ikasi gaurtik kezkak izurtzen

amaren kolkuan.

 

Zu bezelaxe gaztea izan naiz,

zu bezela, lirain,

ta bizitzaren arrizku gaitzak

ba-dakizkit orain

 

Argatik orain ez naiz arritzen.

gertatu zaizunaz:

min det, lenako kondairatxo ori

zuri ez entzunaz.

 

Aingerutxo bat ziñan, Maritxo:

egan zijoazen:

griña txar batek moztu zizkitzun

egoak bein baten.

 

Orduan amets baten argiak

zoratu zinduan,

ta untza bezela, itsatsi zitzaizun

biotzan barruan.

 

Untza gerora, burnizko kate

biurtu zanean,

eriotz-otza sentitu zendun

biotzan muiñean.

 

Izutu ziñan... t'eriotzaren

izotzaren iges

ibilli ziñan, kate gogorra

puskatu eziñez.

 

Doakabea ziñala zure

negarrok diote....

Urre-kaiola, kabia baiño

berogo bai-ote?

 

Maitatzen ez, ta maite zendula

zenion, gezurrez.

SANSON zapaldu zenezaken, ta

alako bildurrez...!

 

Atsegiñaren ontzian ez zan

zuretzat eztirik:

ta alare, nola zeuden katea

puskatu eziñik?

 

Ez dakizula zeorrek ere,

negarrez diozu.

Ez egin negar.... Ez al-dezu, ba,

kaiola puskatu?

 

Bide-illunean Goi-argi-izpiak

laztandu zinduten,

ta alde egin zendun, leizean berra:

erori baño len.

 

Ez egin negar... Eman eskerrak

Jaunari Maritxu,

t'otoitz-egiñaz, gaurko asmotan

jarraitu kementsu.

 

Ez egin negar.... Zure bidean

ibiltzen ikasi:

maitasun-kate gezurrezkotik

garaiz eiñ igesi.

 

Orrela Jaunak jarriko dizu

egunen baten

uztarri-lagun maitasuntsua

begien aurrean.

 

Eta Goi-argiz ezautzen dezun

zure ezkon-laguna,

izango zaizu maitasun-kabi

ta uztarri leguna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.