L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Orrila-Garagarrila. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Belen'en

 

Jautarkol

 

Ama Birgiña Jesus Aurtxoa

dula belaunetan,

estalpearen aurrean dago

Aurrari festetan.

Belaun-gañean zutik jartzen du

exeita aldietan,

musuka, berriz, jango duela

dirudi bestetan.

Aingerutxoak aiei begira

kantari inguruan,

ta Aita Jainkoa guzia ikusten

poz-pozez Zeruan.

Mendi-alderontz aien aurretik

artzaiak dijoaz,

ta igarotzean, agur!, diote,

makillak jasoaz.

Belen'go umeak estalpetxora

nai etorri....

Etxe prankotan jarri dituzte

naiko ixtillu gorri.

Amonatxoak eguzkia artzen

etxe-atarian

beste konturik ez darabilte

oraingo aldian.

— «Ikusi al-den goi-estalpeko

Aur jaio berria?

Euzkia baño argigoa den

aren arpegia.

Ez diñat uste pobre batzuen

semetxoa danik:

erregezkoen aurra denala

egingo niken nik».

— «Erregiñaren arpegia din,

Andre Mari'k ere....

Nola utzi ote genizkiñan

guk ostaturik gabe?

Orain guziok nai dizkiñagu

artu gure etxean:

alkate jaunak ere artuko

lizkiken berean».

Jesus Aurtxoa loak artu du

Amaren besotan....

Aingerutxoak ixildu dira

jarrai dezan lotan.

Zeru-iriparra erdi-lertuan

dauka ezpañetan....

Oi, amets-dagi.... Norekin ote

dago ametsetan?

Gurutze-antzo zabaldu ditu

orain besotxoak....

Gurutzeakin amets al dagi

Jesus'en gogoak?

Kalbario'ko ametsa, noski,

gogoan Aurtxoak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.