L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Orrila-Garagarrila. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Nere zezen-taldea

 

Zaitegi'k

 

Badut zezen taldea nere larratzean,

kozkortsu, orru-zale, odola begian:

ara-onaka dabiltz esi barrenean,

busaloka, goseti, egon-eziñean.

 

Agokorik ezean' urratuz lur latza,

oldartzen dira leyan, astinduz isatsa:

auts-odeiz lañotu da goian eguratsa,

tai gabe murrusaka zezen beltzen otsa

 

Nere esku zaintsuetan akullua dardar,

ziztatzen ditut gogor, barruan su ta gar:

zezenok buruenik, makur buru ta adar

erabat nagusi naiz, izukaitz irripar

 

Elkar ezin ikusiz, su-amorroz bete

oiek gorroto naute ta ez ditut maite:

ezingo ditut eran, bizi naizen arte,

nere soin-aragiak yaki baititute.

 

1.952 gko. Irailak 26

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.