L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Orrila-Garagarrila. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Bulharraren labyrinthua

 

Krutwigtarr F.K.

 

Ba dakhust bulharraren labyrinthua

Neronen sentimenduen bidean

Ni-eidea kanporatzen denean

niganatzen baita kanpoko orrua.

 

Nigana jiten den kanpoko mundua

dathorrt Kosmos gaineko atzipean.

Gauzen izaitea' Ezerezean

dago; Nibbana da beren zentzua.

 

Dagozen gauzek atzipea dute,

gauzen gauza' ezin da bilhatzea;

gauzek barrnan gezurra baitaukate.

 

Lanho da oro, mundua' elhea.

Ezer eztago, eztago Gogorik,

Spiritua ezta khimaira baizik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.