Elerti
«Euzko-Gogoa»ren olerki eta itz-lau norgeigoka
Euskerari indar berria txertatu nairik, 1953' gnko. Euskeraren Egunerako olerki eta itz-lau norgeigoka antola dizu «Euzko-Gogoa»k.
Itz-lauz gaia: «Arana-Goiri'gandik Azkue'ren eriotzarañoko euskal-elertiaren edestia»: gutxienik 200 orrialde aurkeztu bear ditu idazleak.
Itz-neurtuz gaia: olerkariek aukeran dute gaia, ta gutxienik 10 olerki aurkeztu bear ditu bakoitzak, naiz ta olerki batek besteakin ikustekorik ez izan.
Baldinkizunak: 1) 1953'gnko. Dagonilaren 3l'garrenera arte duzue aurkezteko epea.
2) Sariketa oietan, oi danez, zure izena idazki-azal itxian idatzi bear duzue, agerian goiburu edo lema yarririk.
3) Edozein euskalkitan bitez.
4) «Euskaltzaleen Olerti-Egunetan» 1936'garren arte sariztutako olerkariek ez dute esku ta bide Olerki-sailean aurkezteko; bai, ordea, beste edozein sariketan saritutakoek. Olerkariok aurkeztu ditezke itz-lau sailean.
5) «Kirikiño Saria» iritxi zuten idazleek ez dute eskubiderik itz-lau sailean aurkezteko, bai, ordea, olerki-sailean aurkezteko.
6) Saritzat euskaldun aberats eskuzabalek bialtzen diguten dirua: gutxienik, 100 dolar sail bakoitzerako.
7) Eskuratzen ditugun idaz-lanen yabe «Euzko-Gogoa» geldituko da.
8) Norgeigoka ontan mai-buru: Zaitegi, «Orixe». Epaile, Zugadi.
9) Gure zuzenbidea: EUZKO-GOGOA Liceo Landibar 3a. Av. N. No. 49 Guatemala, C. A. edota: EUZKO-GOGOA Apartado 624 GUATEMALA, C. A.
Biltzen asitako dirua:
«Orixe»k 5 dolar
Zaitegi'k 5 dolar
Guzitara 10 dolar oraiñarte
|