L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Gu bai ibiltari!

 

Xalokin

 

Euzkotarrok ibiltari bikainak beti izan gerala nik esan bearrik etzan. Naiz oñez, naiz zaldiz, naiz gurdiz legorrez bada, ta itsasoz berriz bate lez eta gerogo asma dituzten ontzi ederr bikainetan sartuki, lurbira zabal ontan makiña bat euzko-seme ibilliak ditugu. Euzko aztarnak lurbira txoko ta basterr guzitan idoro leizke. Abizen-zerrenda irakurrtzea aski litzake desatana egi borobilla dala erakusteko. Legorrean beintzat, naiz Amerikako alde guzietan, naiz Ozeaniako ugarteetan euzko abizenak arkitu leizke, batzuek garbi garbi, bestetzuek jantzia zerbait aldatuki baño mamiz oraindik euzkotasuna argi darakustela. Itsasoak berriz, guk ulerrtzeko eraz mintzako balitz, zenbait eta zenbait euzko-semeen izen esango ote lizkiguke? Eta ez bakarrikan Kantauri itsasoak, ainbat eta ainbeste euzko arrantzaleen irentsilari izaki. Erdel izenez Pacifico deitzen diyogun itsaso zabalak eta Atlantico, naiz Indico itsasoak ere beren errayetan euzko-gorpuak dituztela argi esan bearko luteke. Azkeneko lurbiraren egunean, Yosapat'en zelai zabalean aingeruen adarr-otsa-erantzuki gizaseme oro bildu bearra izango danean, euzko semeak alde guzitatik jeikiko dira zelai nagusi artarat abiyaki, Orain askok eztakitena ordun orok yakingo dute; euzkotarrak ibiltari bikainenak edo bikainenetarikoak izan gerala.

        Besteengatik gaizki edo ongi esaka ari naizelarik nerau ere eznazute ibiltari makala.

        Beste asko bezala ogei urte bete orduko, gudaritzari igesika edo Amerikarat abiya nintzan. Gaztetan gudaritzatik igesi eta gero berriz Aberriratu nintzanian gudaritzan ibilli bear ordea, ta ez nolanaiko gudaritzan. Egizko guda izan genuen, Franco jauntxoak eta bere lagun zintzoak asma zigutena. Egi borobil eta minkaitzagoa herriz gero iru urte oso kerizpean ondo lotuki egon bearra. Kerizpeok eta kerizpean igarotako egotaldiok ordea beti ere zertxobait erakutsi ziguten, batez ere Carmonako (Sevilla) Ikastola Nagusian sukaldari egiten ongi xamarr ikasi bearra izan genuen. Neonek ezerr gutxi ikasi nuen, baño, Zelaya Apaiz jauna arakin bikaina bait-genuen, erail bearr ziran antxume edo arrkumeei eusten iñork etzidan irabaziko. Gero goxo-goxo erre ta arkume maira agerrtzerakoan nere orrtz eta agiñei irabaziko zionik gutxi nere kerizpe lagunen artean. Lendik ere jaten ondo ikasia nintzalarik, Ikastola Nagusi orrek geigo erakutsi zidan. Baño arrkumeak eta antxumeak eskuratzea zail xamarra genuenez, guk aspaldiko esaera zarrari eldu ta «dagonean bon-bon eta eztagonean egon» arrausika aoa zabalik egin oi genun. Goseak eragin oi-dun arrausi egiten orduntxe ikasi nuen neonek beintzat. Loak eragiten duen arrausia ordea igesi zitzaidan, lurr gogorrean lo egin bearra egonda ere nai aña lo egin zezakean da.

        Ibiltarietzaz zerbait esan nairik kerizpera sartu zaitut, irakurle, eta ez nolanaiko kerizpera. Barkatu. Kerizpean ere ibilliak ditugu euzko seme asko xamar eta orixe esan bearrak Karmona' ko leize zulora eraman nau, Euskal-erriko semeak ibilli dituzten biderik itsusi eta illuntsuenak Yainko-apaizak Carmona'ko leize zuloetan ibilli bait-genituen. Geldi egotera bearrtuak geunden, baño ibiltzeko toki asko ezpaitzegon ere geldi egon eziñak an zegon balla kaskarr estua millaka aldiz batera ta bestera ibiltzera bearrtzen giñuzen. Orretxek izan dira gure bizialdiko ibillaldi itunenak. Batek ere etzun ordea plaust-egin. Guziek zindo yarrai zuten azkeneraño. Eta azke ateaa giñanian berriz ere lurbira zearr ibiltzeko egarria nabari genuen. Beste guziak an eta emen Españiko basterretan zabaldu zituzten, bere Aberritik oso urruti bizitzera beartuak. Nerau ere, lau urte osoz Santander aldean bizi ondoren, azkenean Ameriketarako ateak iriki zizkatenean al nuen azkarren itsasoratu nintzan eta Buenos Aires'en lurra yo nuenian, «Gora azkatasuna!» nere gogo guziz esan nuen. Bilbon Ayala Mendi ontzian itsasoratu eta 14.000 kilometro itsasoz ibilli ostean, legorrez beste 4.000 kilometro ibiltzeko pozik nengoen. Ta orixe egin nuen. Orixe jaunak ibilli zituen bideak ibilli nitun nik ere. Buenos Aires'tik La Paz, Bolibia'ko uri nagusira 4 egun oso. An bost egun t'erdi egon eta Titicaca aintzira edo itsaso txikia ontziz igaro ta Arequipa deritzayon Peru'ko uri txurira 12 orduz mendi soillak zearrka-mearrka ibilli ostean.

        Amar illabete uri ortan igaro nituen, egunero Misti ta Chachani mendien txapel zuriei so bearrez. Uri artan ere ainbat euzko semeen aztar nak arki nitun. XVI'gn. eta XVII'gn mendean euzko semeak ziran inguru ayetan aundikienak. La Merced deritzayon elizan Arantzatzu ko Ama' ri aldare ederr bat jaso zioten eta ainbeste gipuzkoarr eta bizkaitarren izen zerrenda gaurko egunean ere antxe irakurri leike. Baño inguru ayetan izan dan gizonik ospatsuenetarikoa eta eusko semeen artean aundi ta ospatsuena Zamakola Apaiza, Bizkayan izan ziran Zamakola ospatsuen anaya. Ibiltari bikaina ura ere eta bere bi anayak bezela gauz aundien egillea, Baño gizon aundi ta ospatsu onek beretzat toki berezia irabazi duela derizkiot eta urrengorako bere aldi edo txanda zain utzi bearko det.

 

(Urrengoan geyago)

 

Sonson (Colombia) Orrilla 1952.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.