L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Sinphonia

(Sonetto)

 

Krutwigtar F. K.

 

Arrabitek erostaka Kosmosko harmonian

Edonun hedatzen dute biziaren auhena

Neurribako lekhunean beren hots ederrena

Dardaratzen doa aitzinat arimaraño gu gan.

 

Bainan soinu indarrtsuagoz txeloaren kordaetan

Geroz egian argitik badathorrku

Lehena Iakintzaren labyrinthuak gu ganat ahalmena

Baitakharrku arhin-arhin geure urhenburuetan.

 

Bilhaturiko bakhea nola edirengo othe da?

Munduan lilurak baizik nehon eztagoz ta!

Bethitarzun-ametsean gu baikara konpasa

 

Gingatiko konpasietan ioan doa bizia

Amets-kumekin iolasten; Laindoko harmonia

Soinu bat baizik ezpaita bizidunen arraza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.