Olerti
Anai-arteko gudate-ondorean
Jautarkol
Itxas-ontzi-zatiak
ekaitz-ondorean
olatuen jostallu
oi-dirun antzean,
gelditu da Euzkadi,
utsik eta autsia,
munduko itxas nastuan
errukigarria.
Anai kementsuenak
il zaizkigun gudan,
urrun dauzkagu asko,
bestetzuk kartzelan...
Zenbat beren etxetik
artuta gauean
ilda laga dituzte
bide-bazterrean...!
Nun-nai bekozko illuna,
nunai ezezpena,
jauntxoen esku gure
dirua ta azkena,
biotzetan bildurra,
nun-nai gorrotoak,
ezpaiñetan itz txarrak,
begitan malkoak...!
Jauna, Goiko Jaun ona,
erruki zakigu!
Zigor au zure eskuak,
maitez, eman digu.
Entzun, ba, zure semeen
eskari beroak...!
Zure Erri kutunari
zabaldu besoak...!
Gogora zaite, beti
gure Euskal-Erriak
zuganontz jasoz euki
ditula begiak.
Beti aitortu zaitu
gizarte-aurrean...
Beste Jaunik ez du
izan gudan ta pakean.
Gugana itzuli zure,
begi maitetsuak,
t'errukitsu barkatu
gure pekatuak.
Gorrotoak itzali,
txukatu malkoak,
batu euskaldun oro
zure babesean,
euskeraren besotan,
Euzkadia maitean...!
1939.
|