Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

XVIII'garren eresia

 

Udalaizpe

 

Zure goraldia ortziak diosku

ta sapai izartsuak aldarri oi digu.

 

Egunak gorarik ala itz egiten

ta aintza eder bera gau beltzak berritzen.

 

Ez dira aldarriok, ez dira aien itzak

otsa ezin entzun zaien arikoak.

 

Zabal da lur barna beraren mintzoa,

lur ertzetaraño aren ots sendoa.

 

Artan dun etxetik eguzkia txairo

ezkonberri antzo yeiki da oparo.

 

Ortziburu baten du berak sorrera

ta azken-mugaraño aren ibillera.

 

Nor aren berotik ostendu daiteke?

aren argia nork itzuri lezake?

 

Yaunaren legea gogoa ontzeko,

bikaña ergelak gurbil biurtzeko.

 

Agindu zuzenok biotzaren ezti,

Yaunaren aitorra begientzat argi.

 

Yaunaren beldurra garbi ta betikoa,

beraren epaia egiz bidezkoa.

 

Urrelandua ez da ainbat opagarri,

orren goxo ez da orrazeko ezti.

 

Oietan egin naiz erabat ikastun;

betetzen ditunak saria du lagun.

 

Baña nork ezagun bere utsegiñak?

Asketsi izkuturik geldi zazkidanak.

 

Arroputzei buruz zai zure morroi au;

iñoiz ez al beitez nitzaz nagusitu.

 

Gaitzetatik yarei, ogen-litsik gabe,

noiz-nai nadin, Yauna, legearen yabe.

 

Eder bekizkizu nere aoko itzak,

eta nere biotz-barneko gogoak.

 

Idazu esker au, nere yareillea!

zaiten betikoan nere pozbidea!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.