Uztailla-Dagonilla. 7-8' garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Uztailla-Dagonilla. 7-8' garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskara—

 

«Gogo» dala ta

 

Aldapeko

 

Euskaltzaleok sarritxotan auzigai erabillitako itza degu «gogo» dalako au erderazko «espíritu» ri dagokiolarik.

        Euskal-pizkunde garaian, Arana-Goiri'tar Sabin gure irakasle maitagarria izan zan bere esanai zarra ausnarturik lenengoz itz onen zabaltzeari ekin ziona. Arrezkeroz- «gogo»k, «espiritu»ri dagokiolarik, bere alde ta bere aurka aritu diranak izan ditu. Oraiñaldian, Krutwig, bilbotar euskaltzale gazteak ukatu dio «gogo»ri «espiritu» ren adierazpena.

        Nork dute arrazoi auzi oni buruz?

        Enuke eskuan lumarik artuko, baldin, auzi au erabat ebakitzeko izkillurik, agiri zarrik alegia, topa ezpa'nu. Gaurgero ordea, eztut uste geiago itz au auzigai litekenik.

        Alabaña, agiri zar au azaleratu baño len itz oni buruz esandakoaz zerbai aipatu dezagun.

        Aztertu dezagun lenengo «gogo» itzaren bereiztasun oro. Ontarako, biderik egokiena ta aukerakoena Azkue jaunaren iztegi ederra.

        Ona, ber-bertan, «gogo» itzari buruz: Con esta palabra se designan todas las potencias y operaciones del alma.

       1) Pensamiento: Gorua gerrian ta «gogoa» kirolan. La rueca en la cintura y el «pensamiento» en el regocijo. Egaztirik ezta ariñago andren «gogoa» baño. No hay ave más ligera que el «pensamiento» de la mujer. (1). Gogo otzez. Sin entusiasmo, lit.: con el alma fría. Gogo beroz. Con entusiasmo, lit.: con el alma caliente (2).

       2) Apetito, deseo. Hartzen du zerbait «gogo», hartzen du zerbait nahikunde: cobra algun «apetito», concibe algun deseo. Eztaukat jateko «gogo»rik, no tengo «apetito», ganas de comer.

       3) Recuerdo, memoria. Gurago neuke, gauza asko baño geiago artuko ba'zendu «gogoz» ipuin eder au: preferiría a muchas cosas, que aprendiera Ud. de «memoria» éste hermoso cuento Eztuz «gogoan» artu: no he aprendido de «memoria», no me he fijado.

       4) Gusto. Gogoz: a gusto.

       5) Intención.

       6) Voluntad. «Gogoa» beila du: tiene la «voluntad» debil.

       7) Se usa mucho en significación concreta de «espiritu», mente». Eun sabel bateko ta bakoitza bere «gogoko». Ciento de un vientre y cada cual de su «mente» (Refranes 389). Hegoa iduri du emazten «gogoa». Viento sur parece el «espiritu» de las mujeres. (Oihe. Prov. 225). Doatsuak «gogoz» beartsuak. Bienaventurados los pobres de «espiritu». (Ur. Matth. v-3. Gure «gogoa» ezin dagoke gogoeta gabe: nuestra «mente» no puede estar sin pensamientos (Ax. 3-186-4).

        Pierre Lhande'ren iztegiak Azkue'ren idekotsu dakar, baño adibidez txiroago bearbada.

        Arana-Goiri'ren ikusmen zoli ta argiak laister igarri zion «gogo» garai batean «espíritu» adirazteko erabilli oi zala ta gero, esanai au galduz «espirutu»ri dagozkioten nolanaiko gaitasunai erantxita gelditu.

        Eztut irakurri al-izan gure irakaslearen idazlanik gai ontaz, bere idazlanik asko sakabanaturik eta urri baitabiltz oraiñaldi ontan, baño eskuetara al-izan dut bestalde, Eleizalde'tar Koldobika bere ikasle begikoak gai oni buruz R.I.E.V.én idatzitakoa.

        Gure idazlana alperrik ez luzestearren eta iñori ez gogait eragitearren batez ere, bere idazlanetik «gogo-espiritu»ri dagokion sustraia bakarrik jasoko degu. Ona beraz, bere zioak:

        «Euskal-itz jator au, Arana-Goiri'k jakiñerazi zigunez, esanai oetxekin erabilli izan da euskeraz: «memoria», «entendimiento», «voluntad» eta «alma edo espíritu».

        Ondoren, Mendiburu Aitaren «Otoitz-Gaiak» deritzaion liburu ederretik bakoitzaren adigarri bana ipintzen du. Guk, «gogo-espiritu»ri dagokiona ezarriko degu soilki. «Utzi nai diyozu zuk Jesus maitagarriyari bere nekezko bide latz hau eta sartu nai duzu zuk zere «gogarako» bide galgarri zabaletan?» (XXIX Otoitz-gai).

        Eleizalde'k berak aitortzen digunez, Mendiburu aitak maiz erabilli oi du erderazko «anima» «gogo»ren ordez, baño, gauza berbera egin oi du ere «oben» eta «pekatu»rekin eta au dala-ta eztugu esango «oben» pekaturi dagokion euskerazko itza eztanik.

        Ondoren, idazleok arau auetara atxiki gaitezen nai luke:

        1) «Gogo», «espíritu» antziñako esanaiari dagokionez berpiztu.

        2) Esanai bakar onekin erabilli.

        Ortaz, nola esanen euskeraz «voluntad», «inteligencia» ta «memoria»? Errazki. Erderazko «facultad» itza adirazten dun -men atzizkiaz baliaturik. Beraz, «voluntad subjetiva» edo «facultad de desear», «naimen» edo «guramen» izenez. «Voluntad objetiva o el deseo en sí mismo», «nai» edo «gura» itzez. «Inteligencia» adierazteko berriz «adimen» edo «ulermen» itzez. «Memoria» berriz, «oroimen» eta «gomutamen» itzez.

        Ni enaiz bizidun izkuntza ain mugarritu zale, sarritan gogok darion bizi ta kemena ezpaitezake jario beste aldakuntza oietako batek. Nik lerro auetan Eleizalde'ren irizpidea ezagutarazi besterik eztut egin izan nai.

        «Gogor», «duro, tenaz,» itzari buruz asmo polit bat erne zitzaion Eleizalde jaunari. «Gogor», ez ote jatorriz «gogokor» edo onen senide beintzat? Aurrena, «duro», «tenaz»en esanai ori gogo-gaiari bakarrik erantxi bide zitzaion eta gero soin gaietara ere zabaldu.

        «Gogo» itzari buruz Arana-Goiri, Azkue ta Eleizalde jaunen iritzia eman ondoren, nerearekin aiena sendotu nai nuke, oraindik ene ustez, iñork jorratu eztun agiri bat azaleratuz. Agiri au nere ustez erabatekoa degu, alegia, auzigai au aurrerantzean ebakita gelditzeko indarrekoa.

        «Gaztaroa neurthitzetan» deritzaion Oihenarte'ren liburu eder-ederrean, «Iainkoazko neurtitzak» izeneko azken zatian, 64'gn. orrialdeko ahapaldi batek onela dio:

 

                Glori'aitari, semeari

                Eta «gogo» sainduari

                Eman bekie batetan

                Hala nola hatsarreti

                Baizen, orai eta beti

                Mente mentekoetan.

 

        Au irakurri ta gero eztut uste ez Krutwig jaunak eta ez auzilaririk kaskagogorrenak ezezkoari eutsi dezaioketenik.

        Arrazoidunari etzaio sekula ukatu bear egosgorkeriz...

 

1) Bi adigarri auetan «pensamiento» baño, «espiritu», «mente» obeto legozkioke ene ustez.

2) Azkue jaunaren itzulpenak dituzu oek, ez nereak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.