Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Zergatik

 

Mirande'tar Jon

 

  Zergatik ikasi

aztutzeko gero

ikasiak oro?

 

  Zergatik ikusi

ainbeste lurralde,

ainbat, ainbat yende?

 

  Ezer ezin eutsi...

Zergatik laztandu?

 

  Zergatik iguiñdu?

Biar edo etzi

ni non naiz izango?

(Ai, enaiz ordongo,

 

  Negar dagit asko

Soin ta biotz-miñez

gauzetako miñez)

 

  Zergatik, zertako

nork esango eni?

emen.... or... an... ni...? (ni?)

 

8-3-1951

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.