Ilbeltza-Otsailla. I-II garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Ilbeltza-Otsailla. I-II garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Nork eskutitz geiago

 

Euskalzaleak

 

Euskera, mintzaera eder ederra, izkuntzetan zarrena, guztik maitatu bear zindutekena, zure errian baztartu egin nai zaituzte, bañan Argentina'ko euskaldunak beren biotzetan zaramate.

        Orrengatik azaltzen dizugu gure asmo au.

        Orain arte izan ez degun oitura on bat, gure erriari izate dizdiratsu bat emateko garrantzi aundikoa, ludiko euskaldun guzien artean zabaldu nai genduke.

        Anai maitea!, euskaldun guziok euskeraz idatzi bear degu, ta euskaldunen biotz guzietan esnatze sutsu bizi bizi bat ikusi naiean, sari bat eskeintzen dizugu. Irabazten alegindu zaite. Euskeraz asko idatzi arazten ba dezu, Euskera aberastuko da, ta gañera, saria izango dezu.

        Asmoa au da:

                NORK GEHIAGO

1 g. Nork-gehiago onek urtebete iraungo du.

        1950'ko lotazilla'ren 3'an, «Euskera'ren Egunean» asiko da.

2 g. Ondoren esaten dan bezela, eskutiz geienak artzen dituztenak saria irabaziko dute.

3 g. Eskutitzak, eozein erialdeko eran, bañan euskeraz izan bear dute.

4 g. Eskutiz berrizturik ez da aintzat artuko, guziak ezberdiñak, izenpetzen duenak berak sortuak izan bear dute.

5 g. Eskutitzen luzetasuna, gutxienez eun itzekoa izan bear du. Bi edo geiagoren berdintzan, itz geienekoak saria irabaziko du.

6 g. Eskutitz guziak beren idazki-azalakin etorri bear dute, ta datorren tokiko bidarien ikurrakin.

7 g. Urtea betetzean, nork-gehiago onetan sartu nai duenak zenbat eskutitz artu dituen esanaz idatziko digu.

8 g. Geienak artu dituztela esaten digutenai, argibide bezela, eskutitzak eskatuko dizkietegu.

                        SARIAK

1 goa . . . 500 peso        2 garrena . . . 200 peso

3 garrena 100 peso        4 ta 5 garrena 50 peso

6 tik 10 garrena 20 peso.

        Euskaldun maiteak: Al dezuten guzieri euskeraz idatzi zaiezute, erantzungo dizuete,ta saria irabazteko eskutitzak izango dituzute.

 

Belgrano 1144 - Buenos Aires.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.