Olerti
Betiko laguna
Zaitegi
Zelaiak argitan egiten du dirdai,
uda-eguzkia dabilkit beti-yai;
betargi ta pozik yoten dut noranai,
betiko laguna saieska dut yarrai.
Lagun banaka ta benetan yatorra!
une baten etzait gertatu zoztorra
geldiro ba'nabil, geldi dator orra,
iradu ba'noa, iradu da koskorra.
Eguzkiak argi egitean soillik
lagun au alboan ikusten nuen nik.
Amestu ere ezin lagun obegorik,
gizartean ere gutxi alakorik.
Odei-ostartean eguzkiak kuku
eta bat-batean laguna ostendu:
eguzkia, berriz ozkarbian sortu
ta lagun sorgiña berriro azaldu.
Arrats-apalean eguzkiak murgil...
laguna, erabat, galdu aunat ixil;
Illuna kozkortuz, etxera naiz zurbil;
beltza egin didan, azkenik, neskatil.
Guatemala'n 1951 gko. Epaillak 9.
|