Olerti
Festa Belenen
Mitxelena
Ostarte-txulotik xelatan dagon
izar bakar arek ara zer dion:
«Zerua ustu da gaur, lurra zerutu,
»Jainkoa gizondu..., dana aldrebestu».
Ta inbiri zitalak bertan artuta,
buruz-bera amilduz lañotan il da.
Baña ez da atertu Belenen festa.
Jesus dala iguzki, an egun bai'ta.
Milla ta berreun ta bi aingerutxo
dantza-sokan ari dira alaikiro.
Ango txilibitu ta tuntunero...!
Jesus bera parrez zoratzen dago.
Aurreskua astean San Grabielek,
zortziko au kanta diote bestek,
txalo-otsa arrotuz ortzirañoxe,
lenoko izar arek adituko ote:
«Zeru osoa gaur gera Belenen,
«Jaioberriari festak egiten.
«Aupa, zeru-lurrak, josta gaitezen!»
1950
|