Olerti
Lotazilak amabi
Per Denez
euskaratzailea:
Mirande'tar Jon
Amar gizon giñan goiz otzean
jauntxoen uri lokartuan.
Amar gizon giñan goiz beltzean,
Amar bakarrik, alde orotarik
Jauntxo gizenak zurrunka lo
Prantziko lege-pean urrezko bakean:
Galurrenik gabe diru-zizkuak gogoetarik gabe
Itzalkin itxien atzean gogoak.
Amar gizon jaikirik,
Anei jauntxo gerizpean
Sudurrera-arte bildurik estalgiak
Amar giñalarik kale otzetan.
Amar, ainbat giñan, bizkaia otz-otza,
Guda galdurik amar gudari zoro,
Aintzindariak galdurik amar negar-egille zoro.
Ezo zeuden arlauak
Gandu-pean;
Bizkor ziran gure urratsak
Ain otzak bai giñan,
Otzak biotzak et'otzak bizkarrak.
Amar gizon bakarrik eramateko
Jauntxoen gorrotoa, bai' genien nastu
Gure erriko zaarkerietan zuten atsegiña
Nausien gorrotoa, bai'dugu autsiko
Gure erriko gazteen artean aien nausigoa
Amar gizon bakarrik berrerosteko
Breistar Judas'en ezpañetan
Sortu zan algara etoia
Jakin zanean dala sei urte
Koadkeo'n erori ziñala.
Amar gizon bakarrik
Eramalle,
Berrerosle.
Amar gudari zoro
Gure endaren eskubide, gure erriaren indarrekin,
Prantzitarren t'aien morroien errarekin,
Amar gudari txiro ikurrin tutik gabe
ba-genbiltzan kale otzetan gaindi.
Opamai-alboan amar giñan bakarrik
eta ez zan lorerik, ez kanturik,
ez oialik, ez osperik, ez aintzarik:
amar Breiztar txiro, ta gorroto!
Amar eliz illun utsean
erriaren biotz otza ta lotsarekin.
Zuretzat ez zan erdi-erdian il-andarik
naikoa zan txiroena;
ezta lekaimerik otoitz egile
gurea il duen izkeran.
Ez, Aita, amar ginduzun or
Amar, ainbat dira zure aurrak oro.
Amar gizon makal eskutsik
Ez giñan amar baizik sei urteren buru,
ta zu ziñopa ori lur otzean!
Itzuli geralarik esnatuta zegoen uria.
Ikasleak larruzko zakuz
ta saletxetako neska apañak
berriketan: jantzi-kontu ta zurrumurru.
Itzuli-geralarik lokartuta zegoen uria
atzo bezelako prantzitar egun-aldibatean.
Uria lo, oroitu gabe,
Uria lo zikin, ta nare.
Zure oroipenik ez zan
iñork ez oldozten zugan
amarrek baizik, ikurrin tutik gabe
goiz beltzean kalerik kale
ibilli ziren amar zindoek.
Kale otzetan burua makur
ibillitako amarrek baizik.
|