Olerti
Arreba
Iratzeder
Gure haur denboraz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dutuste
Arreba, hil arte...
Itsas bazterrean biek elgarrekin,
Onthuts zer lasterkak ditugun ba egin!
Zoin dohatsu ginen nork lezake jakin!
Gure haur jostetez orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Orori behatuz irriz ginen ari.
Ez ginagoken so bata bertzeari,
Irri egin gabe kuchean elgarri.
Gure haur irriez orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Behin mutiko bat harrika jin zaitzun;
Ni lasterka jinik joan zen hortik urrun.
Zuretzat nor ote ez dezaket bentzun.
Balentriño hortaz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Lehen zer irriak, zer nigar gochoak,
Biek elgarrekin egin ditugunak!
Beha bezat luzaz zure behakoak!
Amodio hartaz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Tartean etcherat naizenean jiten,
Irri gutiago zaiku segur jauzten,
Bainan ez zaizkigu kantuak ahanzten.
Gure kantu hetaz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Kantuz ari gare ba, bainan noiz arte?
Bertze bat eta zu noiz joanen zarete?
Zoazi bozik!... noizbeit... nitaz orhoit zaite...
Gure haur denboraz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
25-6-38, Larresoron
|