Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Oraingo Neurtitz Berriak—

 

Formentor'ko lerrondoa

(Lo Pi de Formentor, Costa Llobera)

 

Costa Llobera

 

euskaratzailea:

Udalaizpe

 

Zugatz bat maite dut, benetan, biotzez,

oliondo baño zarragoa urtez;

aritz bera ez da orlako sendoa,

ez da ain orlegia laranja-ondoa.

 

Aren orrientzat beti udaberri;

bera atera naiaz dabil burrukari,

lur dana astindu ta birrindu oi duan

aize-erauntsi beltza bere orpo-orpoan.

 

Aren orri zear ez du begiratzen

lore maitaleak; gogotik eskeintzen

aren azpi itzalei egundo ez doa

pa bigun kutuna iturri goxoa.

 

Beraren burua, Yaungoikoak, orde,

lurriñez igurtzi betiraunde-arte.

Mendi goi malkarrak ditu bere lurtzat,

ta bere iturritzat itxaso zabal bat.

 

Olatu gain zear eguzkiak, urrun,

diz-diz egitean goizean goiz bigun,

adarretan ez du txio-yarioan

atzeman daikegun txori ego-baldan.

 

Itxas-arranoen ots arrigarria berriz,

entzuten du burugain aria,

goi-ortziak zear birundan dabillen

sai ego-eskergak ikutuz somatzen.

 

Ez ditu beraren bizi-eutsigarri

lurretako lokatz zirin edo arri;

aitzei lotuta dauz erro-zain sendoak,

astintzen bai-dute aize, euri, euzkiak.

 

Zeru-maitasunak eman dio eurrez

yanari bizia, igarle zarrei lez.

Gizon guren antzo, ene zugatz guren!

tontorrak bean ta gorantz so ez eten.

 

Elkorra baitzaio lurra, baña, adarra

birpizten ortziak muinkatuz ñabarra

atsegiñen ditu neguko ekaitza,

oñaztarri dirdai ta kazkabar gaitza.

 

Aize-erauntsi yasak orru egitean,

ta arkaitza bitsetan murgiltzen dunean,

uiñen burrunbotsak ez dabes ain zagai...

lerrondo adatsa odei-gora garai.

 

Lur orbandun zear ite oroiakin

ibilliko bai-nauk baitura deunakin.

Zugatz guren ori! Biotz onek opa au!

guduan yardunaz ta beti garaitu.

 

Gorantz gogo zindo! Goiko ur-lañoak

igaro ta goian erazarri itzak

ire erro ta zuster sendoak, gorengo

aitzetan zugatzak bezelatsu-edo.

 

Eta ludi-itxas-uin asarreak zartez

ibituko dituk oinpean bat-batez.

Ta ire abestiak, aize-egoak lagun,

ekaitz-egazti lez, yoan doaz urrun.

 

1950 Azillak 11

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.