Olerti / Euzkel Pizkundiaren Olerkirik Onenak
Gabona
(Artzañen abestija)
Arana ta Goiri'tar Sabin
Abinduba zorra ei-da, ta ni nire abintza betetan nua. «Gabona» deritxon Arana-Goiri'ren olerkija luzetsuba dala esan neban eta orregaitik zati bat baño eneban ipiñi azken-zenbakijan: «Miren'en abestija». Gaur, ba, artezkari Jaunaren bayetza daukodan-ezkero, beste zatija argitalduko dot emen: «Artzañen abestija». Eta berarekin batera beste Euzkel-Pizkundiaren olerki bi:
«Aitonaren esana». Bustintza'tar Ebaista ("Kirikiño»).
«Jantzi daigun Euzkerea». Enbeita'tar Kepa.
I
Jaunaren geznarijak
Poz-geznea ekarri dausku:
Geure larre onetan
Jaun-Semia jayo bai-yaku.
II
Guazen artzain danok
Seintxu Deuna billatuteko:
Geure bildots barrijak
Ixan bediz berarentzako.
III
Ardoki baten Jauna,
Esan dausku jayo yakula:
Bera aulan txikituta,
Geu geronek anditu gara.
IV
¡Au da Jaun errukijoi,
Ona ta Jaun maitegarrija!
Bere maitetasunak
Eratsi dau aska batera.
V
Jaunaren geznarija
Dantzubenak ¡zorijontsubak!
Jatzi dan Taun-Goikua
Dazabenak ¡zorijondunak!
VI
Sein ori ardokitan
Jayoten da, geu lakoxerik
Ardijak zainduteko:
¡Ezta iñunbez artzain oberik!
VII
Ara or ardokija...
Entzuten da Semetxubari
Amaren lolotxuba...
Lotan dago; biar da ixilli.
VIII
Jaungoiko-Semia, agur;
Agur, agur, Jauna'ren Ama;
Agur, Zeu, Gixon deuna,
Neska-Amaren ezkona zara.
|