Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euskalzaindi zarra eraberritzea

 

Ormaetxea'r Nikola

 

Krutwig yaunari erantzuna

 

Auzi txarrean sarrerazi zaitute, Krutwig yauna. Euskalzaindi berri ortan ez al da beste auzigizonik? Non daude euskalzain euskotar oiek? Agoa zildaiez itxia al daukate? Oien artean ba-dakit nik bezala iritziko diotela lengo zarrak beñipein.

        Ez noa ni, ez, eraberitze orren buruzki.

        Au egozten diot E. Z. berri orri: ch, tch ta olako auzi kaxkar oiek utzi detzala: E. Z' ri yoera txarrik ez dezaiola eman; oraingo yaun oiek euskeraz mintza ditezela, euskeraz idatzi dezatela, guri gure euskera berri onengatik ixekarik egin gabe. Oraingo euskalzain batzuk, agerian puztatu dute orduko E. Z. Ez nuke esango orduko gizon aiek yakintsu okitu ziranik; bañan oraingo auek nori irakatsi naiean asi dira? Liburu batño ez dute euskeraz idatzi; itzegiten ez dakitenak ere ba-dira. Zer iduri leitieke ni Prantzi'ko izkera-zai egin ba'nindezate, prantsesa lardaskatzen dutelako, naiz izkera yakinkizunetan gutxi edo asko yantzia nengokelako? Euskalzaindia ez dala beiñere il diozu. Berri ona litzake guretako, dagokiona egin ba'lu. Zer egin du 1936' garrenetik 1941' garrenera arte? Urte ontara ezkero diru-laguntza baldin ba'du, diozunez, aldian aldian batzarreak deitu baditu, zergatik esan duzu ogei lerroz beerago onako au: «Eraberritze ortarako nere txostena egiten asi nintzanean, E. Z. zanik ere etzekin e. z. oietan norbaitek». 1941' garreneko Garagarrillaren 25' garrenean egotzi omen zuten zure gain txosten ori idaztea. Eta, batzarre oien berri eman al duzute EUSKERA Aldizkarian edo beste nonbait? Euskeraz? E. Z. ak lengo indarra artzea esaten duzu. Beraz, indarretan zegoan? Ez derizkio orrela oraingo euskalzain batek. «Euskalzaindi zana lekaroan oiuka ari izan zan». La défuncte Academie Basque qui légiférait dans le dessert. Zertako autarazi zenitun Prantzi aldeko euskaldunak, irutatik bat baitziran 1936' garrenean, aien Euskalerria irutatik bat izan gabe? Zergatik etzenun autarazi bizkaitar bat bera ere? Galarazia al dute oraiñaladi ontan? Orrela erakusten al du E. Z. berri orrek, diozulako «Yabetasuna ta eusko-indarra?»

        Elkarrengandik banarazi ta asarrearari nork egin gaitu? E. Z. berri orrek, iñolaz ere. 1936' garrenean, E. Z' aren idazkera guziok on artu genun, karlistak barne. «Mingarri da, diozu, egunen batean gure E. Z. ontako ditezkenak, beronekin asarretzea». Ori esatearekin ni ukitzen ba'nazu, etzait iduritzen e. z. berri oiek ni aukeratzeko naiz baztartzeko eskuondorik dutenik. Nik ba'nituke gure erriagandik naiko autarki ta geiegi euskalzain izateko: bañan oraingo oiek, geienek, eunetik larogeita emeretziren narda lukete beren gain, eta oiuka asiko da bear ba'da gure erria, ortik aizatu detzaten. «Ez dezake iñork eman, diozu E. Z. eraberritze ontaz iritzi onik, ortarako egin nitun alegiñen berri ikasi gabe». Zeintzuk dira? Esazu. Gaiñekoek eskubide dugu yakiteko, lengo E. Z. arenak bezalaxe. Zergatik ez dituzu argitara eman? Edota, ez, al da orain EUSKERA Aldizkaririk edo antzekorik?

        «Nik eraman nitun nekeak eta egin nitun anteak yakin ba'letzate, (eskerrik asko zure lan oiengatik) aburuz aldatu litezke» diozu oraiño. Atera etzazu, bada. Ala ere etzait iduritzen aburua aldatu genezakenik. «Ba'lekite»? Baliz'ko olan burnirik ez, esaera zarrak.

        Zu etzaude zere esku, Krutwig yauna, bear bezain garbi itzegiteko, ta zure euskalzain lagunak ezago. Euskotarrak ez dira ezer E. Z. berri ontan oraiñaldi beltzean. Esaiezu, otoi, zure lagun oieri, aurkeriak utzirik, mintza ditezela euskeraz, idatzi dezatela euskeraz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.