Olerti
Egor ta agur
Orixe'ri goraintzi
Xabier'ek
I
Mila bederatzi eun
berrogei zortzian,
Ilbeltz ilabetearen
emezortzian,
izan dugu Jon Bilbao
ikertze leinian.
Xaloa ta jakintsu,
argi zezakian
edaz eta zeian;
euskotar-egian
ainto bat zekian.
Arek, urdurian,
gauzen berri nai zuen
xetasunean.
II
Burua zuen erne,
adimena luto;
begiz-joa orotan
osotarako.
Ele tinkoan jabe,
gozoa ta maltso;
belarriak apara,
atera nai asko;
xedeak, oparo
edozetarako.
Trebaz eta pauso
mutila da gero
oianpenean ere
kudaz joateko.
III
Jon Bilbao dela bide,
nai dizut egorri
«puntoko ok, erranez,
irriz ta larri,
emen agiturikan
denez oargarri;
funts guti deramate
mamirik xuhurri,
eskas jakinduri;
ahal duzu igarri
Nabar-erriari
zer zaion etorri,
legea zenez geroz
emen erori.
IV
Otsa dabil, Orixe
adixkide maite,
«EUSKALDUNAK» olesa
den eskuterre
¡aiginu izanen ola!
onen urte gabe.
Kalakok bein eta bein
etsian gauzkite;
geranori gale
zuriki, bai, ele;
jaten eman orde,
itza jana dute.
«Milagroa» bear litzake
eusteko «fede».
V
Zure oles jatorrak
al lezake fierki
euskotarrak so egin
ta ausnar arazi.
Beiñean gozatuta,
ezin da ahantzi,
ua bezin sarkorrik
ezbeita nabari.
Orain dauzkigu bi
Elizako nausi,
erriko eleari
ez aunitz ixuri,
Pranko'ri eder-bearrez
kur-zerbitzari.
VI
Onek izendarazi,
ezda arrigarria
burua ba'diote
txit atxikia.
Areago ta andega
Euskaldun-erria,
ezdute, ez, galduko
dauden patxadia;
oen erran azpia;
guti zait elia
leizerat jaurtia;
guri zer askia:
España'n gorde dadin
«Canon» legia.
VII
Ez uste oro direla
negarkin ta izu,
irriziri-aukera
baita dukegu.
Aragoi'tik irtenda,
Sorgin batek, marmu,
erriberetan gaindi
Arlats'era egin du
zaldiku-maldiku;
dakarrenak asmu
beredin larretsu
gari-pentz aldatu.
Kuka dira liluraz
zenbeit zozoilu.
VIII
...Zoin zen ere alderdia,
zindotasuna zen,
orain berri gizaira
txit dugu xasten.
Diputazioan dugu
lagun bat, gotien;
aberatsa, ta «zurra»
eun aldiz gaiken,
kopetarik ba'den
iñun den nabarmen,
Palange-izenien
aldunez (!!!!) sartu zen.
Kidekoek egorri ta ...
arakoa... alduntzen.
IX
Gaua, ulun ta sarri
jausten ari zaigu;
irrintziak gabean
bortitz karraiztu...
«EUSKALDUNAK» olesak
gau latza urratzen du.
Ulun au, satsu-zikin,
aizatu bear du;
aiarrok xeatu;
ez adar ez buru,
non ez den gelditu
bidean poselu,
euskotarrak aurrera
nahiz debeku.
X
Erlisioain arira
nai ezginuke sar,
sar eta sori dugu
ba'da legetiar.
Zenbeit apez ditugu
uskaldun-erritar,
euskeraz homiliak
zokora ta bear;
Arrotzeri koipar
dabiltza su ta gar,
itxekoeri ezin ar
aitzaki uts ta abar...
Apezak ola, erria
otz eta zabar.
XI
Mihitan den gizakia
Diputaziokoa,
arbuiatu ta segi
ezda naikoa.
«Tupez» eta den otzaz
ustez gaindi doa.
Errixka bat, bazterrik.
Iruña-ondokoa,
maizterren auzoa
zuen aintzingoa.
Ok bota, balioa
dio berratua,
Diputaziok eginik
bide erosua.
XII
Indar eman bear zaio
euskaltasunari,
dena galdu liteke
ezba'litz sarri.
Olesa argiraz geroz
kanbioa deike larri:
orok izanen dugu
zerbait uskalgarri.
Ahal irakurri:
oyu min ta bizi...
Gatzan ein gaixtoari
so ba'giñe jarri
len ere baigiñukean
ordeagarri.
XIII
Urrun ezdira bizi
oker-makurrenak;
izigarriz pikuak,
bertokoenak.
Orain ere ari dira
tzarroen almenak
iraun dezaten eskez
txandrio lehenak.
Lagun azkarrenak,
enantzu dutenak;
munduan urtenak
dirade abilenak.
Esku-azpian joka ik
partida aitzenak.
|