—Olerti—
Maitagarria ta zalduna
(Dane'tar erri ipuya)
Basati
Jauregiyan gaur denak lanian
—morroyak ezin atseen—;
bigarko pesta gertatu biar
lotara juan baño len.
Garaya du, ta ezkontzen zaigu
jauregiko oiñordekua;
ta orrelako baten ezkontza
ezta edonolakua.
Zalduna atera da jauregitik
zaldiz illunabarrian;
maitasun-kantak kantatzen ditu
pozik dijua bidian.
— «Zaldun gaztia, mutill ederra,
ator nerekin dantzara;
nere aitaren urte-eguna da:
¡ator gure jayetara!»—
Maitagarriyak orixe esan du
ta auxe mutillak erantzun:
«irekin ezin juan nitekek:
biyar ezkontzekoa naun!
— «Ta aundi-neska ori dalako
utziko al nauk bakarrik?
nere bi aizpak dantzan ari ta
nik eztet dantza-lagunik.»
!Maitagarriyen itzen eztia
ayen eztarri leguna!
— «Eziñ emana eskatzen didan,
beste bat diñat kutuna»—
— «I zoratu aun neska sorgiña
zori gaiztokua bedi!
¿Gurekin dantzik eztek nai, beraz?
¡Neretzat ezpa-aiz ill adi!»—
Zaldi otzanak etxeratu du,
iya eztauka arnasik;
emaztegayak bigar goizian
or arkituko du illotzik.
|