Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo0500>— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Baru-mendian

Tankera berriko neurtitzak

 

Ormaetxea'r Nikola

 

Tankera berriko neurtitzok kantarako ez baña mintzorako egiñak dituzu. Ele-zati edo silaba bakoitzari etzaio oinbeste yara eman bear. Lerroan berean dagon utsarte edo etenak egiten du neurtitza. Lerro auek bina eten ditute, naiz sei aldioro, naiz bost aldioro. Bi etenen tartean sartu diteke lau zatiko elea ere. Onela, musikan bezala, lau beltx, naiz iru beltx bi kakodunekin, naiz bi beltx lau kakodunekin.

        Gure kanta-neurtitzak oso astun gertatzen dira irakurtzean, batez ere zortziko nagusia. Lerro berriago auek euskerari egoki dagozkio. Izan ere, irudun ele asko du euskerak: e-ra-man, e-ka-rri, e-to-rri, i-ku-si, i-ka-si eta abar. Beraz lerro-etena, erderaz cesura, sei aldioro naiz bostaldioro, naiz laualdioro, beti seikoarekin naste, ta seikoz bukatzen dala. Gerko-latiñek ba-zuten taiu ontako itz neurkera, 1) Askelepiad'ena eta 2) Alkaiurena:

 

                1) Mecenas, attavis (6) edite regibus (6)

                2) Vides ut alta (5) stet nive candidum (6)

 

        Iruko ahapaldi ori beratzitan emateko egon naiz, etenik gabe, J.S. Bach' enarekin egin nuna: 3, 6, 9'garrenetan puntua, eta puntudun lerro oiek sei aldioro etena. Ez neri esan azken-silabak azta edo pisu aundiago dula, edota, mintzorrik bizkorrena beregan artzen dula zortziko txikian eta aundian iduritua artzen dan bezala. Iñon baldin ba'da, ementxen ageri da garbi. Itz neurketan ikasia ba'zera, tuntun ortara lenbizitik oituko zera, irakurle. Bizkaitarrentzat ain egokia danik ez nuke esango; baña zenbait bizkaitarri irakurri ondoan, atsegin zaiela entzunik nago.

        Aiek mintzor bixikoa baitute. Batere punturik gabe egin nitun aurrena, ta neretzat obeki daude; bañan euskaldunen belarria ez dago ortara egiña.

        Neurtizgillea nai dun bezain ona bedi puntuak beti lotu egiten du gutxi edo asko; zaildu egiten du; nai ez duna esanerazten dio edota zatarriren bat tartean sarrerazten.

 

Baru Mendian

 

                                Eratque eum bestiis. (Mc. 1,13)

                                Eta eizeekin zegon.

 

                Emen natorkizu Baru-mendira Zure oiñetara

                Ezi ezazu bein aur ezigaitz au Zerorren gogara.

                Ez utz eskutik egin nauzun au nere griñetara.

 

                Zuzen eta zintzo egin ninduzun, ongi nintzan asi;

                baña nerau naiz, gizagaixo au, eun auzitan nasi.

                Oraingoan, bai, griñetaz yabetzen dezadan ikasi.

 

                Pizti ankerrak oiñetan dituzu uzkurrik, ikara.

                Zugandik zaie yabal edatzen barnean zirrara;

                yantzi oietatik darizun lurrin indar zerutarra.

 

                Urbiltzen zaizkizu autsiz bildurra: Zuk eskuz leguntzen

                idi astoek estalpe artan asbero zinduten;

                eize ankerreri orain Zuk arnas diezu egiten.

 

                Ausartzen dira Zu'ri esku oiñak goxo limikatzen;

                ez bedi aundi (nik egunoro baitzaituda yaten)

                begirapenez esku-oin ba-tut musukatzen.

 

                Lazar'en arreba Zu'ri begira oiñetan yar zedin.

                Bai ta ni ere Zure baimenaz or eseri nadin,

                agindu zenion arlo oberena dezadan arekin.

 

                Mari Madalen'i utzi zenion muñ eiten oiñeri;

                sendarazi zenun aren barrena, naiz izan ain eri.

                Ari bezala sendabidea emaidazu neri.

 

                Guzien Errege, aulki latz ortan zaude, arkaitzean.

                Aitarekin itz, eskuak gurutz belaun aitzinean.

                Nagon ni ere, aspertu gabe yarkera berean.

 

                Aitaren altzoan, Baratzeko ua duzu otoizgaia:

                «Idatzia danez, ortara nator: ein bedi Zuk naia».

                Zer otoitz oberik? Ni ere Zurekin ontan nadin saia.

 

                Sasi eta arkaitz baizik ez ager, ez eize-marrurik.

                Ez da entzuten oian itsuko ostoen soiñurik.

                Bi-biok gaude otoitz ixillean; ez da lekukorik.

 

                Griñok ematzeko, Baru-mendian luzaroan nagon.

                noizean beinka begi oiengana begi auek yason.

                Ez nadin aspertu maita ta maita, egon eta egon.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.