Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

Opariz

 

Euzko Gogoa

 

Berpizkunde-egunez, «ABERRI-EGUNA» ospatu genun non-naiko euskotarrok. Egun zoriontsu ortan, berriz ere, Yaungoikoaren aurrean zin egin dugu Euzkadi'ren alde eten gabe lanean yarraitzeko, geroago ta aldi obeagoak gure Aberriak izan ditzan.

        Argia bearrean Euzkadi galdu zorian ba'dago, gure mendietako tontorrak sutan yarri ditzagun. Ori eziñean, euskotarron biotzak oro sumendi egin eta Aberriaren etorkizuneko bide argiak barna yo dezagun, basotik datorren azkatasun-eguzkitan gure bekokiak blei-blei eginda, ezpain-zear dardarka biotzetik gora datozen abesti aberkoiak abeslari.

        Gure belarri ta biotzetan zoli ta ozen ots egiten bai-digu Arana-Gori'k agindua: «Gu Euzkadi'rentzat eta Euzkadi Yaungoikoarentzat».

        Epaila-Yorrailarri dagozkion «EUZKO-GOGOA»k batera argitaratzen ditugu ta Euzkadi'ri Aberri-Egunez opari zurrian eskeintzen diogu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.